
Kabareta ekarriko du Orratx! antzerki taldeak, datorren asteburuan, Lezora. Hala ere, antzerki taldearen obrak ez du “glamourdun” kabareta oinarri, gainbehera doan konpainia batena baizik: “Argiak erdipurdika, koloregabetutako dizdirak, urratutako lumak, oinetako zaharrak…”. Hala, Hemen da kabareta obran, konpainiaren zuzendariak ahalbidetzen du egoera horrelakoa izatea. Izan ere, pertsonen sentimenduen eta ikuskizunaren beraren gainetik dirua du helburu. Orratx! taldeak dantza, kantak, musika ikuskizunak, umorea eta dibertimendua eramango ditu Gezalako taula gainera. Saio bikoitza egingo dute. Lehenengoa etzi izango da, 22:30ean. Bigarrena, berriz, larunbatean, 19:00etatik aurrera. Txartelak bost euroko prezioa du. Sei hilabete prestatzen Orratx! antzerki taldeak urtean behin antzezlan bat lantzen du. Hemen da kabareta obra prestatzeko sei hilabete inguru daramatzate. Iaz Gatazka hasi da obra landu zuten Orratxekoek. Lierni Fresnedo aktorearen zuzendaritzapean ari dira lanean, eta azken txanpa gogor prestatzen ari dira. Antzerkiaren testua egiten antzerki taldekoak eurak izan dira, eta Begoña Amonarriz aritu da egokitze lanetan. Aktoreak honako hauek dira: Gurutze Etxabe, Patxi Larrea, Jose Mari Gurrutxaga, Xabin Larrea, Mertxe Larrea, Edurne Agirrezabala, Leire Agirre eta Begoña Azpiazu. Argiaren eta soinuaren ardura Txema Riberak hartuko du, eta Joxean Intziartek, berriz, eszenografiarena. Iratz Intziarte oiartzuarrak egin du kartela.


Mikel Jimenorena izan da parte hartu duten 20.000 txartelen artean, Zeateakoizut? kanpainaren irabazlea. Harekin batera, Javier Garcia Manuel tabernako jabeak ere saria jaso du. Jimenok bi lagunentzako otordua irabazi du Oiartzungo Zuberoa jatetxean, k...

Hondarribiko langabeei laguntzeko kanpaina solidarioa martxan jarri du Klink elkarteak. Eskupeko bezala uzten duten euro bakoitzeko zenbaki bat eskuratuko dute, 440 euroko sakelako telefono baten zozketan sartzeko. Kanpaina hilabete honetan egingo dute...

Mihiluze saioa egingo dute etzi Abaraxka ludotekan. 16:30etik 19:30era, telebistako saioan bezala gozatu ahal izango dute haurrek.

Igandean da Behobia Donostiaren 47. ekitaldia. Ohi bezala herri lasterketak hainbat aldaketa eragIngo ditu trafikoan. Donibane eta Errenteria-Orereta arteko errepidea, esaterako, 10:45etik 12:30era itxiko dutela iragarri dute. Trintxerpen ere izango da...

Igandeko irteerarekin bukatutzat emango du Itsastarrak-ek Transhumantziaren Ibilbidea. Arantzazun irteera eta Araian (Araba) helmuga. Horixe Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldekoek elkarrekin antolatu duten irteeraren ibilbidea. Bost etapatan ...

Zuberoaren Itzuliko bigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako . Programatutako bigarren irteerarekin ekingo dio igandean Jaizkibel Mendi Taldeak Zuberoako Itzuliari. Izan ere, “behar teknikoak” tartean, lehen etapa urtarrilera atzeratu behar izan dute. Ündüreinetik Ospitalepeara bitarteko bidea osatuko dute, guztira hamahiru kilometro. Autobusa 07:00etan irtengo da. Interesdunak gaur eta etzi pasatu daitezke Jaizkibelen egoitzatik izena ematera. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tk. webgunean zintzilikatu dute. Telefonoz ere bada izena ematerik, 943 51 47 00 zenbakira deituz.

Urumeako 6. etapa antolatu du Urdaburu Mendizale elkarteak

Heldu den larunbatean, hilaren 12an, amaituko dira aurtengo sanmartinak. 12:00etan zintzur bustitzea eginen dte, Kuxkuxtu txarangak alaiturik. 13:00etan bazkaria izanen da Bakea jatetxean. Arratsaldean amaituko dira bestak; haurrentzako jolasak prestat...

Nazioarteko Bela Federazioaren arabera Iker Martinez Lizardui hondarribiarra eta Xabi Fernandez ibarrarra dira munduko regatista onenak. Herenegun gauean egin zuten Puerto Ricon ISAF Rolex World Sailor of the Year Awards 2011 sarien banaketa ekitaldia, eta bi itsas gizonek itsasoan jaso zuten albistea. World Sailor of the Year sariak urtero ematen dituzte eta, kasu honetan, 2010eko irailaren 1etik eta 2011ko abuztuaren 31 arte gehien nabarmendu diren nabigatzaileak saritu dituzte. Nazioarteko Federazioak gipuzkoarren aldakortasuna nabarmendu du, hainbat mailetan lehiatu baitziren, baita emaitza onak lortu ere. Batetik, Imoca ontzietan, bigarren geratu ziren Barcelona World Race geldialdirik gabeko munduko itzulian; bestetik, urtebetez ontzi arinetan sartu gabe ibili eta gero, 49er Mailako ontzientzako Weymouth-Portland estropadan bigarren postua lortu zuten; eta azkenik, Volvo Open 70 ontzietan munduko itzuliaren prestaketa lanetan jardun ziren. Munduko itzulian sartuta Bi nabigatzaile gipuzkoarrek itsasoan jaso zuten berria. Volvo Ocean Race munduko itzulian parte hartzen ari dira, Telefonica Team ontzian. Lehen etapa egiten ari dira egunotan, Alacant (Herrialde Katalanak) eta Lurmutur Hiriaren (Hegoafrika) artean, eta lider dira, gainera. «Oso pozik gaude, baina pixka bat nekatuta ere. Mediterraneotik ateratzeko egunak gogorrak izaten ari dira», esan zuen Martinez Lizarduik. Bozkak eman dizkietenei eskerrak eman zizkien hondarribiarrak Telefonica Team taldearen webgunearen bitartez. Volvo Ocean Race [...]

Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak. Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoilariak. Musikariek zita egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak. Musikalean eta banda Hilaren 17an, Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean. Eguerdian izango da emanaldia, 12:30etik aurrera.


Aurten 80 urte bete dituztenek eta beteko dituztenek bazkaria egingo dute abenduaren 6an, Ergoiengo Olaizola jatetxean. 11:00etan elkartuko dira eta meza izango dute Doneztebe parrokian. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute elkartearen egoitzan eta plakak...

Arantzazura irteera antolatu du Gazte Izanak elkarteak hilaren 16rako. 09:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Aurretik, beste bi autobus pasatuko dira Ugaldetxotik, eta Iturriotz eta Altzibartik, gainontzeko auzoetako erretiratuak jasotzera. ...

Ohi baino astebete lehenago egingo dute aurten AMA Andra Mari Abesbatzak antolatutako Santa Zezilia zikloa: hilaren 12tik 20ra. Gaur aurkeztu dute 29. en ekitaldia Mari Carmen Garmendia AMAko presidenteak, Irune Balentziaga Kultura zinegotziak eta Jose Manuel Tife AMAko zuzendariak. Horrez gain, aurtengo beste berritasunak kantu herrikoiak eta hogeigarren urteurrena dela eta, Landarbasori egingo dioten omenaldia izango dira. Hona hemen programazio osoa: Hilaren 12a, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Txistulariekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik. Hilaren 13a, igandea. Muxikoak, 12:00etan, Herriko plazan. Hilaren 15a, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 16a, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 18a, ostirala. Errenteriako Musika Kultur Elkarteko Banda, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 19a, larunbata. Landarbaso Abesbatzaren 20. urteurrenaren kontzertua, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilaren 20a, igandea. Errenteriako udal txistulari taldearen diana, 10:00etan, Erdialdetik Amulleta Danborraren Kofradian bukatzeko; 12:00etan, Xenpelar Bertso Eskolako kideen bertso saioa udaletxeko arkupeetan; 12:30ean, txistu kontzertua udaletxeko arkupeetan.

Bihar, arratsaldeko bostetan, bularreko minbiziaren prebentzioaren gaineko hitzaldia emango du Maria Jesus Mitxelenak, Gipuzkoako Institutu Onkologikoko medikuak, Emeki elkartearen egoitzan.

Bigarren urtez parte hartu du Batzokiko Iñaki Gezalak Portugalgo Marvao herrian jokatu duten Erdi Aroko Nazioarteko Pintxo Txapelketan. Erdi Aroko Hirien Sareko kideek antolatutako pintxo lehiaketa zen, eta horretan parte hartzeko baldintza bakarra, Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea zen: pintxo originalaren saria irabazi zuen. Pili Martiarenarekin batera egin zuen Gezalak Betikoa pintxoa. Garrantzitsua zen baita ere parte hartzaile bakoitzak bere zonaldeko produktuak baliatzea pintxoa egiteko. Hotza eta zapore nahasketa Betikoa pintxoaren osagaiak antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira. Gezala eta Martiarena pozik daude lortutako emaitzarekin: “Pintxoa pentsatu bezala atera zaigu, eta pintxo originalenaren saria eskuratu izanagatik oso pozik gaude”. Pintxoa Hondarribiko Batzokian dastatzeko aukera dago orain. Txapelketako finalera iritsi ziren pintxoak Marvao herriko establezimenduetan jarri zituzten dastatzeko, eta hondarribiarren pintxoa Snack Bar Trigueiro tabernan jarri zuten: lehiak iraun bitartean bisita gehien jaso zuen taberna izan zen. Gezala, tabernara gerturatzen ziren bisitariei Euskal Herriko pintxoen gaineko azalpenak ematen saiatu zen, baita txapelketan aurkeztu zuen pintxorena ere. Gainera, itsasoko eta baratzeko elikagaiek bertako produktuetan duten garrantzia nabarmendu zuen. Gezalaren pintxoa probatu zutenei, pintxoa hotza izatea harritu zien, baita antxoaren itsas zaporea eta azaren gozotasunaren arteko nahasketa. Bestalde, Bixente [...]

pilota parrtudak asteburuan gipuzkoako txapelketaren barruan

Fermin Muguruzaren Next Station: Marocco dokumentala saritu dute Bartzelonan, In Edit Musika Dokumental eta Zinemaren Nazioarteko Jaialdian. Nazio mailako dokumental onenaren saria jaso du, “dokumentaleko bidaiak duen balioagatik”. Epaima...