
Urtero legez, musika eskolako trikitilariak eta txistulariak kalera irtengo dira igandean, behobia Donostia lasterketa Trinntxerpeko kaleak zeharkatu bitartean kirolariak eta zaleak girotzera.

Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute bihar, gaztetxean: “Une garrantzitsu eta historiko honetan, giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bake eszenatoki bat erdiesteko aukera inoiz baino argiagoa da”. Testuinguru horretan, “e...

Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion Touring Lengokoak-i: 3-1. Beti Onak, berriz, bana berdindu zuen Kostkas Miren Bihotzaren kontra, baina arerioaren zelaian. Etzi izango da lehia, 16:00etan, Beraungo zelaian.

Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta kolektiboek, baita Bilduk ere, Berdinketaren agentearen irudia sortu nahaian, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu dute. Duela 14 urte onartu zuten Udal Pla...

Behin behinean eraiki behar duten anbulatorio berrirako lanak hasiko direla eta, astelehenetik aurrera ezingo da Usozen aparkatu. Udalak nahi baino gehiago luzatu da lanen hasiera, azaldu dutenez, lehiaketa publikoan parte hartu zuen enpresa batek errekurtsoa jarri zuelako, prozedura geldiaraziz. Errekurtso horren ebazpena lehengo urriaren 28an aditzera eman zenez, Osakidetzak lanen hasiera agindu du, eta obrak berehala hasiko direla esan dute. Anbulatorioa behin-behinekoa dela gogorarazi dute udaletik, behin betikoa, herriarentzako beharrezkoak diren beste hainbat ekipamenduekin batera, Luzuriagako bigarren fasean aurreikusita dagoelako. “Horregatik, Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu lehenbailehen bigarren fase horri ekin diezaion”, esan dute udaleko iturriek. Edozein zalantza izanez gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko gomendioa luzatu diete herritarrei.

URTZI URKIZU / BERRIA XVI. mendean Kanadara joaten ziren euskal arrantzaleen gorabeherak kontatzen dituen Apaizac Obeto film dokumentala estreinatuko du gaur ETB1 kateak, 22:35ean. Orio Produkzioak ekoizpen etxeak egin du lana, eta Jon Maiak zuzendu. Pasaiako Albaola itsas kultur erakundeak duela bost urte espedizio berritzaile bat egin zuen, euskal itsasgizonen istorio harrigarri bat kontatzeko: XVI. mendeko euskaldunen balearen eta bakailoaren arrantza Kanadako Ipar Atlantikoan. Lur haiei mapa zaharrenetan Nouvell Biscay (Bizkaia Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko. Apaizac Obeto espedizioan, sei euskaldunek eta Kanadako mik’maq amerindiar batek XVI. mendeko marinelen azalean jartzeko ahalegina egin zuten. 41 egunean 2.000 kilometro egin zituzten, Quebecetik Labradorreraino. Espedizioko protagonista handienetakoa Beothuk izango da, San Joan galeoiarekin batera hondoratuta, Kanadako itsas arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea txalupa zaharrenaren errepika berria. Pasaian eraiki zuten azken euskal balea txaluparen errepika berria. Txalupa horren bidaian Albaolako lagunek hainbat arrasto jarraituko dituzte: balearen lehenengo industria, euskararen eragina, Ipar Amerikako natiboekin harremanak, marinelen eguneroko bizitza eta abar. Jon Maia zuzendariak, espediziotik etorri eta gero, bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean. Ondotik etorri zen ikus-entzunezko filma osatzeko proiektua. 120 ordutik gora zituzten grabatuak. “Zaila [...]

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea egingo dute hilaren 19tik 27ra. Lezoko Udalak ere bat egin nahi du ekimen horrekin, hondakinen gaiak duen garrantziaz arduratuta. Horrela, hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Karlos Saldise plazan (11:00tatik 14:30era iraungo du). Bi helburu nagusi ditu azokak. Alde batetik, hondakinak murriztea da xedeetako bat, eta, bestetik, berrerabilpenaren garrantziaz ohartaraztea. Lezoko udalak elkarteei, eta orohar herritarrei, deia egin die Kontsumo Arduratsuaren Azokan parte hartzeko. Horrela, produktuak saldu nahi dituenak izena eman behar dute lehenago, eta saldu nahi duten objektuei buruzko informazioa eman behar dute, gero mahai kopurua antolatzeko helburuarekin. Izena emateko honako Izadi 21en telefono zenbakira deitu dezakete: 943 49 22 15. E-postaz izena eman nahi izanez gero, info@izadi21.net helbidera mezu bat bidal dezakete. Izena emateko epea hilaren 23an bukatuko da, azoka baino hiru egun lehenago.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna hilaren 20an da. Pasaiako Udalak bi egun lehenago ospatuko du eguna, eta bihar aurkeztuko du prestatu duten egitaraua. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal P...

Santa Zeziliaren ospakizuna hurbiltzen ari da, eta data hurbiltzen den heinean ugaritzen doaz han eta hemen kontzertuak. Gaur (hilak 12), kontzertu bikoitza izango da Antxoko San Fermin parrokian. Trintxerzahar Abesbatzak kantatuko du lehenik eta ondoren Illunbe Akordeoi Orkestrak joko du. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Gpuntuko Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: ...

Azken asteotan bezala, datorren astean ere bilerak egingo ditu udalak herriko auzo elkarteekin. Datorren astean, hiru elkarterekin bilduko da: Kaputxinoak, Erdigunea eta Igantzi. Astelehenean Kaputxinoen auzo elkartean izango da, 19:30ean; asteartean E...

Etzi eguerdian egingo dute joan den larunbateko eguraldi txarra dela eta suspenditu zuten Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia. Auntxa Trikitixa Eskolak antolatu du eta, besteak beste, Udal Kontserbatorioaren laguntza izan du. Auntxako eta Udal Kontserba...

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, Irungo Gazte Informzioa Bulegoa (GIB) 18tik 21era itxita egongo da. Igande horretan hateskunde eskola bezala erabiliko da GIB, eta behar bezala prestatzeko itxiki dute ostiralean. Gauza bera egingo dute astelehene...
