
Ostiral gauean kontzertua entzuteko aukera izango dute Sotxo tabernan. Izan ere, Lezoko eta Pasaiako taldekidez osatutako Okensay taldeak kontzertua emango du taberna horretan. Emanaldia 23:00etan hasiko da. Okensay ikus-entzuteko ez da ezer ordaindu b...

Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ez ohiko Udalbatzan. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamen...

Gaur arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean, literatura tailerra egingo dute. Gaur, Cristina Fernandez Cubas idazlearen Parientes pobres del diablo lana aztertuko dute. Literatur tailerretan irakurtzeko gogoa bultzatu nahi...

Txosnak abenduaren 21eko goizeko hamarretatik 22ko goizaldeko 00:30era egon daitezke zabalik Bihar bukatuko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomas Eguneko azokan txozna jarri nahi duten elkarteek eskaera egiteko duten epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisia edo gizarte elkarteek egin dezakete eskaera, bai eta Irungo Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko Institutuetako eta Helduen Eskolako ikasleek ere. Santomasetako txosnen ordutegia abenduaren 21eko 10:00etatik, abenduaren 22ko 00:30 artekoa izango da. Eskariak aurkezteko interesa dutenek Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegora joan behar dute (Juan de la Cruz kalea, 2). Bost txozna jartzeko baimena emango dute; zozketaz erabakiko dira bi, eta beste hiruak norentzako izango diren udalak erabakiko du, zuzeneko kontzesioaren bitartez. Zozketa publikoa izango da, eta abenduaren 2an egingo da, 13:00etan, udaletxeko ekitaldi aretoan. Jaialdia eta erakusketa Olentzero eta Gabon kanten jaialdirako, eta olentzeroen eta jaiotzen erakusketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Batean zein bestean parte hartu nahi dutenek abenduaren 10a baino lehen eman behar dute izena HAZ bulegoan. Kantu jaialdia abenduaren 24an izango da, 18:45etik aurrera, San Juan Harria plazan —udalak uste du aparkalekuko eta plazako lanak Eguberrietarako bukatuko dituztela—. Hamabi kidez edo gehiagoz osaturiko taldeak izango dira; bakoitzak gutxienez bi abesti [...]

Ainara Arratibel Gascon, Donostia “Halako kasu gehiago izan dira, eta sintomak bat datoz. Alabaren gaixoaldiak umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa jarri izanarekin lotura du”. Oiar- tzungo Ixone Suare zen hitzak dira. Haren 12 urteko alabari urriaren 26an jarri zioten umetokiko lepoko minbiziaren aurkako txertoa. Harrezkero zorabioak, buruko mina, arnasa hartzeko arazoak, bularreko herstura eta sukar altua izan ditu. Hainbat aldiz izan da Donos tiako Ospitalean, eta bost pediatrak artatu dute. “Denek, ordea, kasualitatea dela esaten didate, batak ez duela bestearekin zerikusirik. Nik kexu bat jarri nahiko nuke, baina pediatra baten oniritzirik gabe ezin dut”. Atzotik neskatoa ospitaleratuta dago. 2007an hasi ziren txertoa jartzen. Ordutik, Ixone Suarezena ez ezik, Hegoaldeko beste bi familiak ere jo dute Gaixoen Defentsarako Espainiako Elkartera, halako kasuen aurrean babes eske. Hiru kasuetan kezka bera izan da; alabek txertoa hartu eta gero, haien osasunak okerrera egin du, eta ez dute osasun profesionalen aldetik babesik jaso. Elkartea Nafarroako eta EAEko fiskaltzekin jarri da harremanetan, eta kasu horiek ikertzeko eskatu. Osakidetzara eta Osasunbidera ere bidali ditu kexak. Elkarteak medikuen hutsegiteen ondorioz kalteak izan dituzten pertsonei laguntzen die, eta denbora asko darama txertoa merkatutik kentzeko eskatzen. Ixone Suarezek zalantza ugari izan zituen alabari txertoa jartzeko orduan. “Baina Osakidetzan familiako medikua [...]

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekintzen barruan, Irungo I-Romi emakume ijitoen elkarteak jabetze tailerra antolatu du ostiralerako, 09:30etik aurrera, Caritas erakundearen egoitzan (Jose Egino kalea, 8-1...

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo horri esker, euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa eskainiko dute aurten ere. “Ikastaroari buruzko informazioa eskainiz eta izena ematera animatzeko gutuna bidali diegu merkatari eta ostalari guztiei”, zehaztu du Ttur-tturrek. Bezeroekin ohiko elkarrizketak izaten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia, eta horregatik, ziur daude bezeroek beren merkatari edo ostalariak euskara ikasteko egindako ahalegina eskertuko dutela. Ikastaroa hilaren 28ko astean hasi eta ekainaren 21eko astean bukatuko da. Taldea Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian bilduko da astean lau orduz, eta ordutegia izena ematen dutenen arabera zehaztuko dute. Diruaren %70 bueltan Ikasleek 168,48 euroko matrikula ordainduko dute. Hala ere, Oiartzungo Udalaren beka sistemari esker, Oiartzungo merkatari eta ostalariek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute bueltan; horretarako, ikasturte bukaeran ikasleek %85eko asistentzia beteta izan beharko dute. Azken eguna: hilaren 22a Ikastaroan izena emateko azken eguna hilaren 22a da. Merkatari eta ostalariek, ikastaroan izena emateko edo informazioa eskatzeko hainbat bide dituzte. Pertsonalki, Fermiñene etxera joanda.Aialde kaleko 2. zenbakian dago, eta lehen solairura joan behar dute interesa dutenek. Telefonoz deituta ere informazio gehiago eska dezakete: 943 26 01 82 da Ttur-tturren zenbakia. Helbide elektronikoa [...]

Tomas Garbizu Musika Eskolako Eskola Kontseiluko gurasoen eta ikasleen (hamasei urte baino gehiago dituztenenak) ordezkariak hautatzeko prozesua abian da. Horrela, hautagaiak aurkezteko epea herenegun ireki zuten eta 25era bitartean egongo da zabalik. ...

Erretiratuen elkartek irteera antolatu dute larunbaterako. Hain zuzen, San Pedroko Platako Farolara joateko. Irteerara joateko asmoa duenak EuskoTreneko geltokian azaldu beharko du larunbatean, 08:45ean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbideak za...
