




Gaur gauerdian bukatuko da hauteskunde kanpaina, baina lehenago Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.


Baginaren bakarrizketa helduentzako antzerkia izango da bihar Amuteko auzo elkartean 19:30ean.

Irungo Udalak hainbat mantenu lan hasiko ditu datorren astean Urdanibia, Katea, Gabiria, Arretxe-Ugalde, Anaka eta Letxunborroko bidetan. Batez ere, oinezkoentzako pasabideak, errepideetako ardatzak, eta gelditzeko lerroak margotuko dituzte. Urtarrilan Lapitzen eta erdialdean ariko dira, Dunboako kanaleraino.

Mendi Zolan kulturguneak eta Art and Project sortzaile gazteen plataformak Francisco Dussourd artistaren erakusketa antolatu dute heldu den asterako, Zokoburuko aretoan. Portzelanazko lanak bildu ditu Dussourdek Primor eta En casa comemos con los platos de porcelana de mi abuelo (Etxean nire aitonaren portzelanazko platerekin bazkaltzen dugu) goiburupean. Artistak ikuslearengan galderak sorrarazi nahi ditu, gizonek eta emazteek gizartean duten toki tradizionalari buruz eztabaida pizteko. Erakusketa 2011ko azaroaren 22tik 26ra izanen da denentzako irekia. Irekitze ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Autoreari buruzko informazio gehiago lortzeko bisitatu Art and Project plataformaren webgunea.

Bigarren sailkatuak azken aurrekoarekin jokatuko du asteburuan: Amazsa Urdaneta-Ereintza. Errenteriarrak orain bigarren dira, pasa den asteburuan lidergoa galdu ondoren. Bizkaitarrek, berriz, denboraldi osoan partida bakarra irabazi dute. Lehia igandea...


Zuhaitz kimaketa egingo dute gaur gauean Pablo Iglesias kalean. Bertan dauden zuhaitzen adarrek topoaren zirkulazioan eragiten dutela azaldu dute Errenteriako Udaleko Hiri Mantenu zerbitzutik. Kimaketa 23:30etik 04:00etara egingo dute, eta sor daitezke...


Oiarpeko hiru partida jokatuko dituzte gaur Madalensoron, 19.15etik aurrera. Laugarren partida, berriz, larruzko paletakoa izango da: Txost 3-Euskal Jolas 1.



Donibane Eskubaloiak Ordizian du partida aste honetan, Majori kiroldegian, 12:00etatik aurrera.

Eskalantegi kaleko 52. zenbakiko seigarren pisuan piztu zen sua atzo arratsaldean, 19:45ak inguruan. Egurrezko egitura du etxeak eta sugarren bosgarren pisura ere iritsi ziren, baita teilatura ere. Suhiltzaileek sutea ondoko etxera zabaldu ez zedin ber...

Datorren asteazkenean, azaroaren 23an, Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko gurasoek batzarra egingo dute. Eskolako jantokian izango da, 17:00etan. Batetik, Guraso Elkarteak 2010-2011 ikasturtean burututako jardueren laburpena egingo du, eta ikastur...

Biek etxean, eta aurrez aurre. Trintxerpe eta Pasaia nor baino nor ariko dira bihar Don Boscon, 16:30etik aurrea. Antxotarrak dabiltza indartsuen ligan, baina derbyaren berezitasunek, puntuen aldea ezerezean utz dezakete. Ziurra, harmailetako giroa.