Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan. Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da. Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldia egingo dute igandean Jostaldi pilotalekuan. Bi emanaldi egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean, eta sarrerek zazpi euroko prezioa dute. Sarrerak Irungo AEKn, Arma plazako turismo bulegoan eta kirol ka...
Heldu den larunbatean, abenduaren 3an, Antxeta irrati librearen aldeko bertso bazkaria egingo dute Bidasoko Euskal Kultur Elkartean (EKT). Julio Soto, Alaia Matin, Julen Zelaieta eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira. Dagoeneko sarrerak eros daitezke Irungo Hazia eta Sunbilla ostatuetan, eta Hondarribiko Etxeberria tabernan. Bertso bazkarirako txartelen prezioa 15 eurokoa da.
Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegiak Lewis Milestone errusiar-estatubatuar —Lev Milstein Errusian jaio zen, eta AEBn aldatu zuen izena— zuzendariaren zinema diskurtsoa aztertuko du ostegunean, abenduaren 1ean, Ikust Alaia udal liburutegian. A...
Herritarrak elkarteak besta eginen du heldu den ostiralean, abenduaren 2arekin, Pausun. Arratsaldean 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko ordezkari batek Konkistaren 500. urteurrena goiburuko hitzaldia emanen du, Posta gelan. Seiak eta erdietan hasiko da solasaldia. Eta gauean afaria izanen da Xaia ostatuan, 20:00etatik aurrera. Imuntzok eta Belokik animatuko dute afalostea musikarekin. Antolatzaileek esan dute komeni dela aldez aurretik telefonoz erreserba egitea.
Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak bideo foruma antolatu du Nabartenean ostegunerako, abenduaren 1erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan. Te doy mis ojos filma ikusiko dute, eta ondoren solasald...
Hilabeteko azken asteazkenean egin ohi dute udaleko kideek ohiko udalbatzarra. Bihar egingo dute azaroari dagokiona, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai zerrendan honako mozioak jorratuko dituzte, besteak beste: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurk...
Etzitik hasita, eta abendu osoan ostegunero, pintxo poteoa izango da herriko zenbait tabernetan. Hala, 19:30etik 21:00etara, edari bat hartzearekin batera, erakusmahaian jarritako pintxo bat hartzeko aukera izango du bezeroak. Ekimen horretan, Gailur, ...
Gaurtik hasi eta abenduaren 25era bitartean Uxune Aizpurua oiartzuarraren argazki erakusketa egongo da jarrita Mikelazulon. Bertan, Marokon ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Zehazki, Chaouen, Tanger, Marrakex eta Assilahnen egindako argazkiak. ...
Nevsky Prospect argitaletxeko sortzaile den James Womack idazle eta itzultzaileak Errusiako literatura iraultzaren ondorengo goiburuko hitzaldia eskainiko du heldu den asteazkenean, hilaren 30ean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldia denei irekia da, eta 19:30ean hasiko da. Belen Sierra Kultura ordezkariak adierazi du Womacken solasaldia Eusko Jaurlaritzak abiatutako eta Irungo Udalak lagundutako Munduko Paisaiak programaren barruan kokatzen dela. “Ekimen honen bitartez literaturaren aldetik beste kultura eta errealitate batzuk ezagutarazi nahi ditugu”, argitu zuen Sierrak. James Womack Cambridgen (Ingalaterra) jaio zen 1979. urtean. Oxfordeko unibertsitatean errusiar eta ingeles filologia ikasketak egin zituenm eta mende hasieran Errusian bi izan zen bi urtez. 2008an Madridera joan zen bizitzera eta han Nevsky Prospects argitaletxea sortu zuen, literatura errusiarrari zuzendutakoa. Hainbat itzulpen egin ditu errusieratik gaztelerara, haien artean, Dostoievski, Pushkin eta Turgueneven liburuenak. Madrilgo Complutense unibertsitatean literatura irakaslea da, eta Revista de Libros eta Times Literary Supplement aldizkarietan errusiar literaturari buruzko erreseinak idazten ditu.
IPK Prod-k, Iparraldeko Konpilazioaren tokiko musika taldeen sustengurako elkarteak, Olentzero Rock eguna antolatu du larunbaterako Merkatu Zaharrean. Egun osoko besta izanen da, gauean hiru rock eta reggae taldeen kontzertuarekin amaituko dena. Sarrer...
Bihar bingo arratsaldea antolatu dute Argoiak kultur elkarteko egoitzan. Argoiakeko emakumeak asteazkenero biltzen dira ekitaldi bat egiteko; gehienetan haien egoitzan egiten dute, 17:00etan, irteerak direnean salbu.