Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bilduk aurrera atera du euskara sustatzeko mozioa, baina adostasunik gabe

Eztabaidatu zituzten hiru mozioak onartu zituen udalbatzarrak herenegun Trintxerpen egin zen bilkuran Etzi Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozioa aurkeztu zuen herenegungo udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea. Adostasunik ez Bilduren mozioak, baina, ez zuen oposizioaren babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman mozioari, baina EB abstenitu egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen. Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek adostasunaren  beharra nabarmendu zuten. Atzo, aitzitik, hitzetatik haratago ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa «euskara politizatzen» zuela iritzita. EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen. PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta denbora eta agenda arazoak tarteko, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak. Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu), kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) abstentzio 1 (EB) [...]

pasaiako hitza
Pasaia
2011/12/01

Eztabaidatu zituzten hiru mozioak onartu zituen udalbatzarrak herenegun Trintxerpen egin zen bilkuran

Etzi Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozioa aurkeztu zuen herenegungo udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere.

Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea.

Adostasunik ez
Bilduren mozioak, baina, ez zuen oposizioaren babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman mozioari, baina EB abstenitu egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen.

Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek adostasunaren  beharra nabarmendu zuten.

Atzo, aitzitik, hitzetatik haratago ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa «euskara politizatzen» zuela iritzita.

EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen.

PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten.

Azkenean, baina, eta denbora eta agenda arazoak tarteko, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak.

Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu), kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) abstentzio 1 (EB) lortu zituen Bilduren mozioak.

Etxebizitza hutsak
Gai zerrendan zeuden beste bi mozioek etxebizitzaren gaiari egiten zioten erreferentzia. Lehenak, EBk aurkeztutakoak, hutsik dauden etxebizitzen higiezinen gaineko zergari egiten dio erreferentzia.

Hutsik dauden etxebizitzen jabeek zerga handiagoak ordain ditzatela nahi du EBk, eta mozioaren bidez, Foru Aldundiari eskaera hori luzatzeko eskatu dio EBk udalbatzarrari. EBren zinegotzi Xabier Pombok azaldu zuenez, zerga hori handituz, udalek diru gehiago biltzeaz haratago, hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea da EBren asmoa.

EBren mozioa Bilduren babesari esker atera zen aurrera (Aldeko 9 boto), baina PPk, eta PSE-EEk (kontrako 7 boto) kontra botatu zuten, eta EAJ absteniztu egin zen (2 boto). Etxebizitza hutsa zer den zehaztea zaila dela ihardetsi zion EAJk EBri, eta PPk gai horren gaineko eskumena Foru Aldundiarena dela erantzun zion. PSE-EEk, bere aldetik, EBren proposamenak «diru-bilketarako asmo nabarmen bidegabea» zuela argudiatu zuen mozioaren kontra agertzeko.

Jaurlaritzaren asmoen kontra
EAJk aurkeztutako mozioak ere  etxebizitzaren gaiari egiten dio erreferentzia, nahiz eta oso bestelako ikuspuntutik. Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak inbertsiogile pribatu bati saltzeko asmoa agertu du eta asmo hori geldiarazteko helburua du jeltzaleen mozioak.

Udalbatzarrak bere egin zuen, EB, Bildu eta EAJren aldeko botoekin (11). PSE-EE kontra agertu zen, esan zutenez, Eusko Jaurlaritzaren ekimenak alokairu soziala bultzatu nahi duelako. PP, azkenik, kontra agertu zen, eskumena udalari ez dagokiola beste behin argudiatuz.

Administrazioa eta ogasuna
Datorren urterako taxi tarifak zein itxitako ekitaldietako deuseztapenak ahobatez onartu zituen udalbatzarrak.

Plenoan, bozketa bitartean

Plenoan, bozketa bitartean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.