Hilaren 3tik 6ra egingo dute Expomarket Ficoban, eguberriei begira
Expomarket azokarekin, Eguberrietako aldia zabalduko du asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokak (Gipuzkoa). Sektore anitz biltzen dituen azoka da Expomarket —lehen Euskal Kostaldeko Azokari zena—. Antolatzaileen ustez aniztasunak erakartzen ditu bisitariak; iaz, 21.000 bisitari jaso zituen azokak. Aurten, hirurogeita bost erakusmahaitik gora jarriko dituzte; eta, besteak beste, modaren, kosmetikaren, etxebizitzaren eta dekorazioaren, gastronomiaren eta zerbitzuen inguruko gaiak izango dira erosleen eskura. Aurten, gainera, berritasunen artean, igerilekuak daude. Haurrentzako pugarriak izango dira eta hainbat erakusketarik jokoak prestatuko dituzte haien erakusmahaietan. Sarreraren salneurria, iaz bezala, bi eurokoa izango da. Gainera, astelehenean doan izango da azokarako sarrera. Eskulangileen erakustokia Expomarket azokaren barruan, toki berezia egin nahi izan diete Gipuzkoako eskulangileei. Lehen pabiloian, Artisautzaren II. Erakustokia jarriko dute, Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak bultzatuta. Herrialdeko 26 eskulangile bilduko dira, ia jarduera guztietakoak: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea… Gainera, haien lana bertatik bertara ikusteko aukera egongo da; egunero, 12:00etatik 13:00etara, eta 17:30etik 19:00etara erakusketa-tailerrak eskainiko dituzte. Hilaren 3an artilearen eguna izango da; 4an, beiraren eguna; 5ean, birziklatzearen eguna; eta 6an, argiztatze eta kaligrafiaren eguna. Eskulangileen erakusketak Expomarket azokaren ordutegi berbera izango du, 11:00etatik 20:00etara.
Expomarket azokarekin, Eguberrietako aldia zabalduko du asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokak (Gipuzkoa). Sektore anitz biltzen dituen azoka da Expomarket —lehen Euskal Kostaldeko Azokari zena—. Antolatzaileen ustez aniztasunak erakartzen ditu bisitariak; iaz, 21.000 bisitari jaso zituen azokak. Aurten, hirurogeita bost erakusmahaitik gora jarriko dituzte; eta, besteak beste, modaren, kosmetikaren, etxebizitzaren eta dekorazioaren, gastronomiaren eta zerbitzuen inguruko gaiak izango dira erosleen eskura. Aurten, gainera, berritasunen artean, igerilekuak daude.
Haurrentzako pugarriak izango dira eta hainbat erakusketarik jokoak prestatuko dituzte haien erakusmahaietan.
Sarreraren salneurria, iaz bezala, bi eurokoa izango da. Gainera, astelehenean doan izango da azokarako sarrera.
Eskulangileen erakustokia
Expomarket azokaren barruan, toki berezia egin nahi izan diete Gipuzkoako eskulangileei. Lehen pabiloian, Artisautzaren II. Erakustokia jarriko dute, Gabiltza Gipuzkoako Artisauen Elkarteak bultzatuta. Herrialdeko 26 eskulangile bilduko dira, ia jarduera guztietakoak: egurra zizelkatzea, egurrezko jostailuak, koadernatzea…
Gainera, haien lana bertatik bertara ikusteko aukera egongo da; egunero, 12:00etatik 13:00etara, eta 17:30etik 19:00etara erakusketa-tailerrak eskainiko dituzte. Hilaren 3an artilearen eguna izango da; 4an, beiraren eguna; 5ean, birziklatzearen eguna; eta 6an, argiztatze eta kaligrafiaren eguna.
Eskulangileen erakusketak Expomarket azokaren ordutegi berbera izango du, 11:00etatik 20:00etara.

