
Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora babes ditzaten. PPko bozeramaile David Hernandezek azaldu duenez, proposamenak herriko ostalariekin batera adostutakoak dira. “Proposamen xumeak, dira, ez dira proiektu handiak. Borondate politikoaren kontua omen da, proposamenak gauzatzeak, ez omen duelako, PPren arabera, kostu ekonomiko handia. Udalerrirako sarrerak ondo identifikatzea eskatuko du PPk, Pasaiara heltzen diren bisitariak barruti bakoitzera nola heldu jakin dezaten “errepidetik bertatik”, popularren iritziz gaur egun dauden txartelak ez direlako nahikoak. Nekazal turismoa bultzatu nahi du baita ere PPk, Hernandezen arabera, Pasaiak horretarako behar diren ezaugarri guztiak biltzen dituelako. Begiratoki bat ere sortu nahiko lukete, Jaizkibelen, Lizeotik gertu “gure ingurune naturalaren ikuspegia izan dezagun”. Horrez gain, ibilbide turistikoak atondu beharko lituzketela uste du Hernandezek. Ipar Euskal Herrian sustatu nahiko luke PPk Pasaiaren irudia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Biarritz inguruan, Hernandezen arabera, handik eros ahalmen handiko jendea erakar daitekeela uste baitu. Gipuzkoatik iritsi ohi den turismoari ere erreparatu dio Hernandez, eta Pasaiaren gaineko publizitate turistikoa zabaltzearen garrantzia nabarmendu du. “Horrekin guztiarekin batera, garrantzitsua deritzogu udalerriko kaleak garbi mantentzeari, eta espaloiak eta errepideak txukuntzeari, horrek, gure udalerriko irudia hobetu ez ezik, pasaitarren bizi kalitatea hobetuko duelako ere “, gaineratu du.


Luis Elberdinek Karmengo Amaren omenez konposatutako meza kantatuko du etzi, Trintxerpeko parrokiako emakumeen abesbatzak San Pedroko elizan, Sebas Salaberriaren zuzendaritzapean. Ondartxo Abesbatzak antolatutako Musika Abesbatza zikloaren barruko kontzertua da etzikoa, eta mezaren ondoren hasiko da, 13:00ak inguruan. Hiru ahotsetara abestuko dute meza, eta piezaren sortzailea bera, Josu Elberdin izango da organo jolea. Karmengo Amaren mezaz gain, Josu Elberdinek Haendel, Bach y Gorostidiren musika interpretatuko du, besteak beste.

Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, gaur aurrera ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin ...

Jai egunak izango dira hilaren 6 eta 8a (asteartea eta osteguna) eta udalak jakinarazi duenez, bi egun horietan ez dituzte altzariak eta tresnak bilduko.

Egitarau luze bezain zabala prestatu dute aurten ikastolan Euskararen Eguneraren harira. Aste guztian zehar izan dituzte ekimenak. Eta berez, Euskararen Eguna bihar bada ere, gaur ospatuko dute ikastolan. Izan ere, ikastolako klaustroak erabaki zuen gaur jai eguna ez izatea, elkarrekin ospatzeko festa eguna baizik. Haur Hezkuntzan, goizetik, astean zehar prestatutako opariak eskainiko dizkiote Argitxo iratxoari, euskararen zaintzaile maitagarriari. Eskuttun elkateko kideek gonbidapena eta gutuna eramango dituzte gelaz gela, eta aurtengo euskararen aldeko pregoia irakurriko dute. Arratsaldeko aurreneko orduan, Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute ikastolako areto nagusian. Bertan Argitxok ere opariak banatuko dizkiei haurrei. Lehen Hezkuntzan, Eskuttun elkartekoak pasatuko dira gelaz gela pregoia irakurtzera eta Argitxoren eskutitza ere eramango dute. Jarraian, gela bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du. Ondoren, geletako konpromiso guztiak bateratu, eta mailakoa osatuko dute, ekitaldi nagusian irakurtzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan bezalaxe, Eskuttunekoek pregoia irakurriko dute, eta konpromisoak hartuko dituzte gelaka, ondoren, bateratu eta etapakoa osatzeko. Era berean, 3. eta 4. mailako ikasleek motibazio saioak izango dituzte, beren artean euskararen erabilera sustazeko. 15:30ak aldera frontoian elkartuko dira guztiak, ekitaldi nagusian parte hartzeko. Bertan, goizean idatzitako konpromiso guztiak irakurriko dituzte banan-banan, eta amaitzeko, maila bakoitzak bera abestia kantatuko du. HHkoek Euskal haurrak, 1.mailakoek Urtxintxa abestuko dute, 2.goek Loretxoa, 3.mailakoek [...]

Zeateakoizut kanpainak Pasaian ere baditu irabazleak. Unai Castillok irabazi du zozketa. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezolak. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan afari edo bazkaria. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzua. Urrian zehar, hiru astez, kontsumisioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabaltzea espero dute.

Andoaingo Leizaran Ernio Inmobiliariaren kontra jokatuko du Donibane Eskubaloiak etzi, 10:00etan. Andoaindarrak ez dabiltza fin eta sanjuandarrek aukera polita dute sailkapenean gora egiteko. Bigarren taldeak atsedena du.

2006, 2007 eta 2009ko edizioen arrakastaren ondotik, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak Euskal Kantu Txapelketa antolatuko du aurten laugarren aldiz, Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolako haurtzaindegiekin elkarlanean. Etzi izanen da, ig...

Expomarket azokarekin, Eguberrietako aldia zabalduko du asteburu honetan Irungo Ficoba erakustazokak. Sektore anitz biltzen dituen azoka da Expomarket. Antolatzaileen ustez, aniztasunak erakartzen ditu bisitariak; iaz, 21.000 bisitari jaso zituen azoka...

1986tik dago espetxean Jokin Urain oreretarra. 26 urte beteko ditu kartzelan datorren hilean. Egin Dezagun Bidea ekimenak hori salatzeko Urdaburura mendi martxa antolatu du etzirako. Bizi osorako zigorrik ez, Kixkur etxera lelopean irtengo dira, 08:00e...

Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia (EBPN) onartu zuen Udalbatzak herenegun, eta atzo aurkeztu zuten udaletxeko areto nagusian. Gurutze Mendizabal EMUNeko kideak, Aitziber Arnaiz teknikariak eta Irati Etxebeste Euskara zinegotziak izan z...

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta Errenteriako Udalak berarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu du “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko”. Horrekin batera, euskararen erabilera ere aldarrikatu du, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”. Udalak eleaniztasuna defendatu du, eta hizkuntzen dibertsitatea babesteko euskara ere babestu eta sustatu beharra dagoela adierazi du. Ildo horretatik, herritarren gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrera sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak babestu nahi dituztela adierazi du udalak. “Errealitate horri erantzuten” saiatuko dela gaineratu du. Azken urteetan euskararen ezagutza eta erabileran “aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman dira udalaren ustez, eta hori “ikuspegi ezberdinen arteko adostasunean du oinarri, adostasunik gabe ezinezkoa baita halako prozesu bat”. Hala ere, euskara erabiltzeko deialdia egin die udalak herritar guztiei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon”. Gaineratu duenez, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”.

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, udalari egun horrekin bat egiteko eskatu dio EAJk. Adierazpen instituzionala aurkeztu du udal taldeak, eta egunarekin bat egiteaz gain, “neurri malguak eta politika egokiak sustatzeko konpromisoa” har ditzala eskatu dio udalari. Aurreko legegintzaldian, hala nola, Euskararen Aholku Kontseiluarekin, hizkuntza normalizaziorako “aurrerapauso garrantzitsuak” eman zirela gogorarazi du EAJk. Horrez gain, hizkuntza ofizialetako irizpideak eta euskararen biziberritze plana onartu zirela adierazi du, eta euskarak Errenteria-Oreretan duen egoera errealaren diagnostikoa egin zutela: “Duela gutxi onartu zen Euskararen Erabilera Biziberritzeko Plan Nagusia”. Horren helburua “guztiek konpartitutako diagnostikoa egitea da, gizarte eragileek, euskararen munduan lan egiten duten elkarte eta erakundeek nahiz udalak eta aholku kontseiluak”, azaldu du. Guztiek norabide berean, “Errenterian euskaraz bizitzea lortuko dugu”. Hala ere, egin beharreko bidea oraindik luzea dela onartu du, eta EAJk horretan lan egingo duela adierazi du.

Urtarrilaren 5ean Pirritx eta Porrotx pailazoek Zazpikoloroa emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian. Bertara joan nahi duenak datorren astelehenetik, hilaren 12tik, aurrera eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Honako toki hauetan eskura ...

Laurogei lagun elkartu dira gaur goizean Irungo hiru euskaltegiek, Irun Iruten eta Betti Gotti elkarteek, Udaleko Euskara arloak eta Mendibil Merkataritza Guneak antolatutako Mintzodromoan. Antolatzaileek arratsaldeko saiora joateko animatu dute jendea...

Hogei eta hamar lagunek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza aztertu eta garbitu zuten lehengo igandean. Itsas Gelak hamar urte daramatza itsas ondare naturala ezagutzera ematen. Itsas ekosistemaren ahulezia kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du jendea eta horretara bideratutako kanpainak burutzen ditu, ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez. 2003. urtean hasi ziren Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen, Azterkosta ingurumen programaren bitartez. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopuru handia zela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, lehengo igandeko jarduera antolatu du. Itsas Gelak kostako ibilaldiak eskaintzen ditu Jaizkibel eta Uliako itsasertzeko balio ekologiko nabarmena ezagutzera emateko, eta itsas ingurunearen kontserbaziorako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldi antolatzen ditu, lehengo igandean egin antzera. Elkarteko arduradunek esan dutenez “landa irteera honek goiz zoragarri batez gozatzeko aukera” eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Campingek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren, Lete baserrian hasita. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan “bi ezusteko eder” izan zituzten: “Batetik, azaroko itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra eta bestetik, bertan hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzat prestatuko hamaiketako goxoa”. Garbiketa egin ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Ibiltariek itzulerako bidea egin zuten, pista berari jarraituz. Plastikozko hondakinen arazoa: Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu dituztena: bidoiak, poltsak, [...]

Atzoko Espainiako Loteriaren zozketaren lehenengo saria (69.338 zenbakia) Oiartzunen saldu zuten, Mamuteko loteria dendan. Zehazki, serie bat saldu —hamar txartel— zuten denda horretan. Saria 300.000 eurokoa da guztira.

Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestuta Udalak, Irungo hiru euskaltegiek (AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia), Betti Gotti eta Irun Iruten Euskara elkarteek eta Mendibil Merkataritza Guneak indarrak batu dituzte gaur egingo den Mintzodromorako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, mahai baten inguruan, kafetxo bat hartzeko behar den denboran. Parte hartzaile bakoitzak 15na minutuko hiru txanda egingo ditu; horrela, 45 minutuetan, 9 lagun ezberdinekin elkartuko da, euskaraz egiteko. Udaleko Euskara arloak ordainduko ditu Mintzodromoan eskatuko diren kafeak. Mendibilen goizez eta arratsaldez burutuko den ekimena da Mintzodromoa, eta hirian ezagunak eta euskarekin eta kulturarekin harremana duten hainbat pertsonek bat egin dute ekimenarekin, baita alkateak eta zenbait zinegotzik ere. Parte hartu nahi duenak 943 50 51 52 telefono zenbakira deitu behar du, izena emateko. Irunen ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan antolatuko dituzte Mintzodromoak: Lasarte-Orian, Tolosa, Donostian, Urretxun, Eibarren eta Zumarragan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimena da. Mintzodromoa Mendibil Merkataritza Guneko kafetegian izango da, 10:00etatik 11:00etara, eta 18:00etatik 19:00etara. Haurrentzako ekitaldiak arratsaldean Mintzodromoaz gain euskararen inguruko ekitaldi gehiago antolatu dituzte gaurko, arratsalderako, Zabaltza plazan. 17:30etik aurrera Haur Parkea muntatuko dute: puzgarriak, euskal mitologiari buruzko Kamishibai tailerrak eta txotxongiloak antolatuko dituzte, eta, festa amaitzeko, txikienentzako diskodantza egingo dute, 18:30ean. dituzte.