
Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietako instalazioetan norberak bere egoera fisikoa zein den ezagutzeko zerbitzua jarri dute martxan. Zerbitzu hori kirolari guztiei zuzenduta dago, eta ebaluzio antropometrikoa eta egoera fisikoaren ebaluazioa egite...

Ballet Biarritzek Donostian egingo dituen emanaldien harira, Kukai dantza konpainia oreretarrak ikastaro bat emango du Donostian bertan. Kukaik jakinarazi duenez, hilaren 16an, 17.00etatik 19:00etara emango du formazio kurtsoa, eta irekia izango da. Vi...

Hilaren 18an jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostiako Illunben. Zortzi bertsolari sailkatu dira egun horretan lehiatzeko, tartean, Alaia eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak. Atzo Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatu zut...

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.


Espainiako Konstituzioaren eguna da bihar. Jai egun arrotza dela aldarrikatzeko, herri eskolak egingo dituzte Elizalde ikastetxean, 10:00etatik aurrera, Ikasle Abertzaleak-ek deituta. Ikasleei agertzeko deia egin diete.

I. Euskadiko Mendi Duatloi Zirkuitua atzo amaitu zen Zubietan, eta Amaia Luquin errenteriarrak irabazi du. Irailean hasi zen zirkuitua, eta tartean, Euskadiko txapelketa ere jokatu dute, eta Luquin bera izan zen garaile.

Colon pasealekuko Espacio …, por favor arte aretoak erakusketa berrian inauguratuko du gaur arratsaldean, L.A.M.I.N.A. goiburua du.