Igandean Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi eskaini zituzten Hondarribiko Jostaldin, Irungo AEK-k antolatuta. Lehenengo saioa 16:00etan izan zen, eta bigarrena 18:30ean. Bietarako sarrera guztiak saldu zituzten: 1.800 sarrera, 900 lagun izan ziren saio bakoitzean. Lehen aldiz egin dute Pirritx eta Porrotxen saioa Jostaldin, kiroldegian izan beharrean. Irungo AEK-k eskerrak eman dizkio Hondarribiko Udalari laguntzaile izateagatik, eta jendeari, saioetara hurbiltzeagatik
World Cheese Awards 2011 (Munduko Gazta Sariak 2011) sarietan, bi sari lortu dituzte herriko Galtzata baserriko gaztek: super urrea eta urrea. Hala, munduko 50 onenen artean dago Xixario eta Joxe Manuel Zalakain anaiek egiten duten gazta. Gipuzkoako le...
Atzokoak Abesbatzak Eguberrietako kontzertua emango du larunbatean, hilaren 10ean, Amaia Kultur Zentroan. Ohi bezala, Udal Kontserbatorioko orkestraren laguntza izango du abesbatzak. 20:00etan hasiko da musika emanaldia.
Gazteek izan ditzaketen zalantzak argitzeko, ostiralero, lan aholakularitza zerbitzua zabalik egongo da GIB Gazte Informazio Bulegoan, 16.30etatik 19.30etara . Europan lana egin, praktikak burutu, ikasi,… beste irtenbide bat bilatzea baldin bada gazt...
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Roteta-Oiartzun: 0-2. Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Marcilla Aurora: 6-0. SASKIBALOIA Saskilagunak-eko hiru taldeek ez dute partidarik izan asteburuan. ARETO FUTBOLA Lehen Maila. Oiartzu...
Osteguneko Espainiako Loteriaren zozketaren lehenengo saria (69.338 zenbakia zen) Oiartzunen saldu zuten, Mamuteko loteria dendan. Zehazki, serie bat saldu zuten —hamar txartel— Mamuteko denda horretan. Saria 300.000 eurokoa da guztira.
Bizpahiru hilabetetan egokitzapen teknologikoak egin ondoren erabili ahal izango da txartela. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Xorrola herri barruko autobus zerbitzua Lurraldebus txartelaren barnean sartzeko hitzarmena sinatu zuten herenegun eguerdian. Aiora Perez de San Roman alkateak sinatu zuen hitzarmena udalaren izenean, eta Larraitz Ugartek Aldundiaren izenean. Ugarte da Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua. Biek hitzarmenak oiartzuarrei ekarriko dizkien onurak nabarmendu zituzten. Perez de San Roman alkateak hitzarmenaren garrantzia aipatu zuen: «Udalarentzako ezinbestekoa da mugikortasuna hobetzeko garraio publikoa sustatzea. Xorrolak orain arte izan duen harrera ona nabarmentzekoa den arren, Lurraldebus txartelarekin merkeagoa izango da, eta erabiltzaileak gehiago izatea espero dugu». Ugartek esan zuen, bestalde, egindako urratsa interesgarria dela: «Foru Aldundiarentzako estrategikoa da Gipuzkoako garraio guztiak txartel bakarraren barnean egotea, prezio bateratuarekin». Hori lortzeko lanean ari direla nabarmendu zuen: «Hori lortu bitartean urratsak ematen jarraituko du aldundiak, eta Oiartzungo Udalarekin sinatutako akordioa horren adierazle da». Bizpahiru hilabete Lurraldebus sistema Xorrolan martxan jartzeko egokitzapen teknologikoak egin behar dituzte orain. Ugarteren arabera, bizpahiru hilabete barru «Lurraldebus txartela Xorrolan ere erabili ahal izango dute oiartzuarrek».
Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.