
Bihartik aurrera, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik). Bihar 11:00etan hasiko da komikiaren saloia, eta egitarau oparoa antolatu dute Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak. Bihar eta etzidamu 21:00etan itxiko dute, eta etzi ordu erdi beranduago. Hainbat tailer Komikien eta bertan jatorria duten hainbat jardueren zaleek badute, beraz, non gozatu. Horrela, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: eskulanetan ariko direnetan; marrazketa eta marrazketa azkarrekoetan; mozorroetakoetan; bideo jokoak nola sortu erakusten dituztenetan; itsasgarrienean; ilustrazio digitalekoetan eta plastilina tailerrekoetan, besteak beste. Horrez gain, rol jokoetan nola ibili irakatsiko dute, baita Magic izeneko jokoan aritzen ere. Hitzaldirik ez da faltako, eta txapelketetan aritzeko aukera ere izango dute Ficobara hurbiltzen direnek, bai jokoetakoetan bai sorkuntzakoetan. Horrez gain, komiki saloia osotasunean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Feriak iraun bitartean filmak ere proiektatuko dituzte. Komiki tailerra bultzatu Komikirun azoka Gaztelekuko komikigileen lana sustatu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dute, eta beste hainbat diziplinekin [...]

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin oiartzuarra eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan Hitzetik Hortzera saioan, igandean 22:30ean, ETB1ean (bezperatik eitb nahieran-en). Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian GPuntuko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: oholtzan gertatutakoa eta oholtzatik kanpo gertatutakoa ere erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.

Electric Therapies izeneko saioa egingo dute gaur goizean eta arratsaldean Pagoa dantzalekuan. Zehazki, 06:00etan hasiko dute jaia, eta 16:00etan bukatu. Wei eta Titof disko jartzaileak arduratuko dira musikaz. Bihar, berriz, techno gaua izango da 00:0...

Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola saritu dituzte baita ere, otordu banarekin Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut? kanpainaren zozketa Pasaian. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan otordu bana. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak. Urrian zehar, hiru astez, kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabalduko dela espero dute. Establezimenduak Donibane: Atari eta Itziar. San Pedro: Muguruza, Gure Borda, Antxeta, Amura eta Marisol. Trintxerpe: Abenida, Erdibana, Dax, Izkiña. Antxo: Dani, Leunda, Laket eta Etxe-Ona.

Gaur arratsaldean hasiko da Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan. Lehenengo filmea Ice Age 2 izango da (Izotz aroa 2), euskaraz eta sarrera doan da.

Klink elkarteak, bestalde, II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 22ra, Sebastian sukaldariaren laguntzarekin. Gabonetako platerak prestatzen erakutsiko du. Jardunaldiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara. Lau egunetako ekimenak hamabost euro balio du eta parte hartu nahi dutenek Kutxako ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua: 2101 0039 12 0006527246 (ikastaroa eta izen-abizenak adierazi behar dituzte interesa dutenek). Zehazki, Gabon gau eta urte zaharreko afarietarako, eta hilaren 25etik urtarrilaren 1era egiten diren bazkarietarako menuak prestatzen erakutsiko du Sebastian sukaldariak. Gainera, jardunaldietan bilduko duten diruaren zati bat hil honetan Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren aurka egiten ari diren kanpainara bideratuko dute.

Arratsaldean poteo berezia egingo dute, eta 21:00etan afaltzen hasiko dira Landare elkartean Urtero moduan, eta dagoeneko hogeita bigarrenez, herriko gazte independentistek Gazte Afaria antolatu dute etzi gauerako. Aurtengoa zertxobait berezia izango d...

Durangoko Azokan zertan aritu diren azaldu diote ETBri talde horretako abeslariek.

LARRUZKO PALETA Hirugarren Maila. Txost 2-Euskal Jolas 1: 17-35. Gazteleku-Txost 3: 35-32. Bigarren Maila. Txost-Oiangu: 23-35. Lehenengo Maila. Txost-Usurbil: 35-9.

Joxeanjel Arbelaitz eta Joxan Goikoetxea Ahotsenean izan dira Xabier Lete zuzenean, azken kontzertua diskoa aurkezten.

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.