
Hamabigarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan Ereintza eskubaloi taldeak Arian San Antonio Ardoi talde nafarraren kontra. Bi puntuak eskuratzekok aukera paregabea izango du, sailkapenari begiratuta, indartsuago baitaude errenteriarrak nafarrak ...

Urtean zehar hainbat jarduera egiten ditu herriko Kuadrillategik; Ze Esatek! taldeako kideen bisita ere jaso du Oiartzungo Kuadrillategi egitasmoko kideek hitzordu berezia dute datorren ostiralean: elegante afaria. Azken urteetako ohiturari jarraituz, ...

Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, eta Retorna tour kanpainaren barruan, hondakinen berreskuratzea eta birziklatzeari buruz ariko dira asteartean, 19:30ean, Reina aretoan. Zehazki, Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborr...



EAJren ustez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi behar da, kamioiek Trintxerpe zeharkatzeari utz diezaioten. Pasaiako EAJren udal taldeak mozioa aurkeztu du, hilaren 27ko udalbatzarrera begira, Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko hiri eta bide-azpiegiturak sustatzeko asmoz. Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi nahi dute, kamioiak Euskadi etorbidea zeharkatu ez dezaten. “Bide honek ez dio inongo oztoporik eragiten La Herreraren antolaketari”, esan du Oterminek. “Are gehiago, aurrerago, kotxeen trafikoa Euskadi Etorbidea eta kaiko Herrera berritik banatuko luke, horrela Trintxerpeko eremu garrantzitsuenetako bat bulebarra bihurtuz”. Otorminen arabera, Foru Aldundiak Pasaiako mendebaldeko sarrera egiteko aurreko legegintzaldian onartutako proiektuak onura handiak ekarriko dizkio Pasaiari: “Euskadi Etorbidearen trafikoa arinduko du, eta Donostiako Herrera eta Bidebieta eta Trintxerpe arteko lotura hobetzen da. Azken finean gure herriaren gizarte eta merkatal garapena sustatzen da”. 20 milioi euroko aurrekontua EAJren arabera, proiektuak 20 milioi euroko aurrekontua du. Horietatik 2,5 milioi Aldundiak jarriko ditu. Madrilek proiektu honentzako beste 5 milioi euro jarriak dituela gogorarazi du EAJk eta horiek proiektua aurrera ez ateratzekotan galduko liratekeela dio EAJk. 20 milioi eurora arteko gainontzekoa “EuskoTrenek aldundiarekin duen zorretik ” ordainduko lirateke. Nahikari Oterminen arabera proiektua gauzatuko balitz kaiko Herreraren eta Trintxerpeko biziberritzeari bultzada emango liokete, pasaitarren bizi [...]

Gaur gauean Olga Grandek musika jarriko du Limericken. Emanaldia 00:30ean izango da Juan Olazabal kaleko tabernan.

Hondarribiko Bilduk, Itsas Etxea handitzeko aurrekontuaren gehikuntzaren aurka errekurtsoa aurkeztu du. Udalbatzak azaroaren 14ean 474.138 euroko igoera onartu zuen EAJ eta PPren aldeko botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen eta Bilduk aurkako botoa eman ...

Urtea bukatzeko Landarbaso Abesbatzak lau kontzertu emango ditu datozen asteetan. Horietako lehenengoa etzi izango da, Mutrikun, Santa Katalina komentuan, 19:00etan. Musika profano eta sakroz osatutako programa prestatu dute, eta hain zuzen, pasa den a...

Abenduan zabalduko dute Trintxerpeko Haur Eskola berria. Karmengo Ama izenarekin 0-2 urte arteko haurrak hartuko ditu, eta izen bereko ikastetxearen lokal batean egongo da. Pasaiako Udalak jarri du azpiegitura, eta eskola Jaurlaritzaren Haurreskolak ...

Haurtzaroan eta nerabezaroan bizkar hezurra nola zaindu azaltzeko hitzaldia emango du ostegunean (hilak 15) Karmengo Ama ikastetxean Michel Marmier doktoreak. 15:00tan da hitzaldia, eta sarrera librea da.

Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariak alderdi politikoen babes bila ari dira Pasaian. Iragarri dutenez, mozio bat aurkeztuko dute hurrengo udalbatzarrean (hilaren 27an izango da), ehizarekin zerikusia duten gaietan erabakiak hartu aurretik ber...

Bihar jokatuko du hamahirugarren jardunaldiko partida Beti Onak Astigarragako Mundarroren kontra. Lehia 15:30ean hasiko da Astigarragako Zarkumendegi zelaian. Erregional Preferenteko herriko beste taldeak, Touringek, dagoeneko jokatu du jardunaldi hone...





San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, Kalean Kantuz ikasturte berria hasiko dute, etzi, 12:00etan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die abestea gustuko duten guztiei, ekitaldian parte har dezaten. Hurbiltzen direnei euskal kantuez...

Portuko bigarren faseko lanak aurrera doaz eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditoriumaren arteko gunea bukatu dute. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakian hasi eta 8. arte, hau da, Hondar Jatetxean hasi eta MAPFRE Aseguruetara...