
Beste urte batez, Errenteriako Udalak merkataritzan euskararen erabilera sustatzera zuzendutako Errenterian, hartu-eman bizian kanpaina jarri du martxan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, datozen sei hilabeteetarako bi pertsona kontratatu dituzte herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak banan-banan bisitatzeko. Euskararen presentzia areagotzeko lana egingo dute. Balentziagaren arabera, bisita horiek bi helburu nagusi izango dituzte. Batetik, establezimenduak euskaraz dituen datuak eguneratzea, eta bestetik, udalak ematen dituen doako zerbitzu eta diru laguntzak ezagutaraztea. Zerbitzu eta diru laguntza horiek establezimenduetan euskararen erabilera sustatzera bideratu ditu udalak. Euskararen presentzia, hain zuzen, “establezimenduaren kalitatearen ezaugarri garrantzitsua” dela nabarmendu du Euskara zinegotziak. Errenteriako Udalarekin batera, Oarsoaldeko beste hiru udalek ere, Lezo, Pasaia eta Oiartzungoek, parte hartzen dute egitasmo horretan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean ari dira. Hain zuzen, proiektua Euskara Komertziora planaren barruan dago. Zerbitzuak eta diru laguntzak Egitasmorako kontratatu dituzten bi langileek establezimenduei informazioa xehe-xehe emango dieten arren, udalak horren gaineko informazioa aurreratu du. Zerbitzuei dagokionean, itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskainiko du, testuak zuzentzeko. Horrez gain, informazio oharrak ere banatuko ditu zabalik-itxita, merkealdia, lehen/orain, oraintxe nator, menua euskaraz eta antzeko oharrekin. Merkatari eta ostalariei ere euskara eskolak emango dizkiete hala nahi izanez gero. Diru laguntzak, berriz, establezimenduaren errotulua, poltsak, eta webgunea euskaraz jartzera eta euskara eskoletara [...]

Jardunaldi biribila izan dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Zubiaren aurretik jokatu zuen lehia Touringek, eta 2-0 gailendu zitzaion Martuteneri. Larunbat honetan, berriz, Beti Onak ere hiru puntuak lortu zituen: 1-3 irabazi zion Astigarr...

Agustinetan ere ez du hutsik egingo San Tomas Egunak. Egun ofiziala abenduaren 21a den arren, auzoan ere egingo dute azoka, baina hiru egun lehenago, igande honetan. Egun horretarako ohiko egitaraua prestatu du bertako auzo elkarteak, eta azoka izango ...

Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, Retorna kanpainaren gaineko azalpenak emango dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Hitzaldiaren izenburua Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborrera pauso bat geh...

Andra Mari Abesbatzak Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera ariko da etzi, Gasteizeko Principal antzokian. Philip Picketten zuzendaritzapean. Kontzertua La Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioak antolatu du. Iaz, Iruñeako Baluarten egin bezala, aurten...

Asteburu honetan irteera egingo dute erretiratuek, herriko erretiratuen elkarteek antolatuta. Oraingoan, San Martzial bisitatuko dute, eta larunbat goiza pasatzen izango dira. Joateko asmoa dutenek larunbatean, 08:50ean, Topoko geltokian agertu beharko...

Gaur arratsaldean piztuko dituzte gabonetako argiak Irunen, San Juan Harria plazan 18:30etik aurrera egingo duten ekitaldian. Irungo Kontserbatorioko Bandak eta Eguzkitzako hirugarren mailako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. Azken urteetan Zabalt...

Heldu den larunbatean Irun Hiria Igeriketa Trofeoa antolatuko dute Azken Portu kiroldegian. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute ere; ondorioz, igerilekuak eta spa zerbitzua ohiko erabileentzako itxita egongo dira arratsaldean. Zerbitzua et...

Virginia Imaz ipuin kontalariak gaztelerazko ipuinak kontatuko ditu ostegunean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldiaren goiburua Corazonadas izango da, eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko da.

Aste honetako Zure abenturaren bila programan euskarazko proiekzio bat ikusteko aukera izango da. 2007ko maiatza eta 2008ko urria bitartean Joanesek 26.000 km egin zituen bizikletaz; 29 herrialdeetan zehar, planetako leku ezkutukoenetako batzuk zeharkatu zituen egileak.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa ongi baino hobeto hasi dute EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteko bi taldeek. Eskuz banakako Nagusien Bigarren Mailan, lehen jardunaldian, EPLE 2ko Antton Aranburuk 40 eta 27 irabazi zion Mundarro 1i Gaskako trink...

Julen Mujika sanjuandarra atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean Donibane Garazin. Ihintza Oxandabaratzekin atxilotu dute, elkarrekin bizi diren etxebizitzan, Nafarroa Behereko hiriburuko erdigunean, Espainia kalean. Goizeko zortzietan bertaratu dira poliziaren hamar bat ibilgailu. Garde-a-vue protokoloa aplikatu diete Mujikari eta Oxandabaratzi, eta Yolanda Molina abokatuarekin ordu erdiz egoteko aukera izan dute. Etxebizitza miatu dute poliziek, arratsaldeko hirurak arte, eta Baionako komisaldegira eraman dituzte pasaitarra eta baxenafarra. Bitartean, 40 bat lagunek babesa eman zieten kanpoan. ETAren zulo batekin lotura Parisko epaile Laurence Le Vertek aginduta atxilotu dituzte gaur goizean Mujika eta Oxandabaratz. Epailearen arabera, ETArena dela dioten zulo batekin dute harremana biek. Zulo hori 2009an atzeman zuten, Herault departamenduko Minerve herrian. Oxandabaratzek bost hilabete daramatza haurdun, eta lekukoek jakinarazi dutenez, eskuburdinak jarri dizkiote. Aurretik ere espetxean egon da. Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Pasai Donibaneko Santiago plazan.

Beste jardunaldi batez, Ereintza eskubaloi taldeak ez du hutsik egin. 25-20 irabazi zion larunbatean Arian San Antonio Ardoiri. Lortutako bi puntuekin bigarren jarraitzen du Errenteriako taldeak, Amenabarren atzetik.

Heldu den ostegun eta ostiralean Pauen egingo den Kontseilu Orokorreko osoko bilkuran, besteak beste, mugikortasunaren gainean eztabaida eginen dute eta, Departamentuko bost errepideei dagozkien planak aztertuko dituzte, horien artean Hendaia eta Zibur...

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez bikotearengana ez hurbiltzeko agindua urratzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, emakume batek ertzainei deitu zien esanez bikotekideak urruntzeko agindua izan arren, bere etxean azald...

BERRIA.INFO-k jakin duenez Frantziako Poliziak Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu gaur goizean Donibane Garazin. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, eta ETAko kidetzat jo dituzte...

Anaka 1881 eta Gordezan elkarteek antolatuta, Ficobako jatetxeko Iñigo Lavadok sukaldaritzaren gaineko solasaldia emango du bihar Anakako elizan, 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren ondoren bi lagunentzako afari baten zozketa egingo dute. Hitzaldia eliz...

Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioko ikasleek musika klasikoko entzunaldi Sinplea eskainiko dute ostegunean Varietes aretoan, 18:00etatik aurrera. Emanaldia doan izanen da.

Herriarteko Orkestrak eguberriko kontzertua eskainiko du heldu den igandean, hilaren 18an, Varietes aretoan. Zugarramurdi jaunak zuzenduko du emanaldia, eta jendearentzako libre izanen da, doan. Musika klasiko eta jazz musikako obra ezagunak interpreta...

Hendaian Kantuz ekimenaren saio berri bat eginen dute heldu den igandean, hilaren 18an.