
Urkabe Baita jauregia okupatu zutela laur urte paastu dira. Hori ospatzeko festa antolatu dute bertan bizi direnek, larunbaterako. 19:00etatik aurrera hainbat ekimen izango dira: musika, Dj Neir, Dj Pikaraza, Dj Sure, Dj Amaxkar, Dj Alberto Mingo…...

Etzi hasi eta hilaren 24 arte egongo da irekita azoka; igandean Txerri Eguna egingo dute, herriko San Tomas Gabonen atarian, beste behin, Disko Eta Liburu Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte, etzi hasi eta hilaren 24 arte. Eta igandean, ohi bezala, Txerri Eguna ospatuko dute. Azoka etzi irekiko dute, udaletxeko areto nagusian. Goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 18an (igandean), 21ean (San Tomas) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte. Gabon Gaua hurbiltzen ari den honetan, oparitarako hainbat ideia eskainiko dizkie Ttur-tturren azokak hurbiltzen direnei. Gainontzean beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: helduentzako ipuin kontaketa; kale ekintzako jolasak; haurrentzako ipuin kontaketa; film emanaldia, hitzaldia eta musika emanaldia (beheko egitarauan). Ttur-tturreko kideek zehaztu dutenez, haurrentzako jolasak Nekane Martiarenarekin elkarlanean antolatu dituzte. Martiarena larunbatero kale ekintzez arduratzen da, Ttak taldearekin. Bestalde, hilaren 23ko kontzertua berezia izango dela iragarri dute: «Entzuleek aukeratuko dituzte Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxeleon Kazabonek abestuko dituzte kantuak». Parte hartzeko deia Ttur-tturrek lan handia egin du ekimen horiek guztiak prestatzen, eta herritarrek parte hartzea da helburua. Hala, [...]

Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak batzarra egingo du bihar arratsean, eta auzotar guztiak parte hartzera deitu ditu, “gure auzoaren gainean ditugun kezkak eta beharrak argi eta garbi adierazteko”. Batzarra San Jose parrokian egingo dute, 19:...

Ostiral goizean, 08:00etan, bilduko da Tokiko Gobernu Batzarra Ohiko Bilkura egiteko, eta hiru puntuko gai zerrenda izango du mahai gainean. Lehenengo puntuan, Gobernu Batzarrak 2011ko azaroaren 18an eginiko akta irakurri eta bidezkoa bada, onartu egin...

Irungo Musika Eskolako abesbatzak eta Udal Kontserbatorioko akordeoien orkestrak kontzertua eskainiko dute ostegunean Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Emanaldia doan izango da, baina gonbidapena beharko da sartzeko.

Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 16an, Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.