
Igande arratsaldean antzerkia ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Txalo antzerki taldeak Baginaren bakarrizketak antzezlana eramango du Gezalako oholtzara. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerarik ez da ordaindu behar. Emakumeen sexualitatea Baginaren bakarrizketak antzezlanak emakumearen sexualitatea du oinarri, eta sexulitatearekiko dituzten lotsa eta errua kentzea da helburua. Umorea eta samurtasuna ditu antzezlanak. Antzezlana egiteko 200 emakume baino gehiago elkarrizketatu dituzte. Munduan obra garaikide antzeztuenetakoa da.

Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serrat ekarriko dituzte De Cyne Reynara. Bi musikariak, ordea, ez dira Errenteria-Oreretan izango, beste bi aurpegi ezagunek interpretatuko baitituzte euren abestiak: Iñaki Salvador eta Luis Mari Moreno Pirata-k. Gaur ga...

Ertzaintzak 20 urteko neska bat atxilotu du ustez adin txikiko bati bi aldiz erasotu eta lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzailea 12, 13 eta 14 urteko hiru adin txikikoekin batera zegoen. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Fan...

Koldo Mitxelena ikastetxeak II. World Kafea antolatu zuen asteartean. Bertan, gogoeta egin zuten honako gai honen gainean: Gure ametsetako eskola. Bildutakoek gaur egun eskola nolakoa den eta gerora nolako eskola izatea gustatuko litzaiekeen aztertu zu...

Angel Magoak magia ikuskizuna emango du gaur, 11:30ean, Sanmarkosene egoitzan. Helduei zuzendutako ikuskizun horretan magia eta umorea uztartuko ditu.

Urtarrilaren 7ko manifestazioarekin bat egin dute hautetsiek, eta herritarrei bertara joateko eskatu diete Pasaiako Udalak Bandoa zabaldu du herriko kaleetan, euskal presoen eskubideen alde. Une historikoa dela gogorarazi, eta presoen aldeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Lehenik, dispertsioa amaitzea eta preso guztiak Euskal Herriratzea eskatu du udalak, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta zigorra beteta duten presoak askatzea ere. Bigarrenik, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egiteaz gain, herritarrak eta udalerriko eragile guztiak ere bat egitera gonbidatu ditu Udal Gobernu Taldeak. Hirugarrenik, bihar hautetsiek baraua eta elkarretaratzea egingo dituztela iragarri dute. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Arizabalo jauregiaren aurrean (Donibanen), eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Egungo egoeraren garrantzia nabarmendu du Udal Gobernu Taldeak zabaldutako bandoan: «Ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman behar dugu denek, eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena burutu». Presoen alde, Pasaiako portuan Egin Dezagun Bidea ekimenaren baraualdien testuinguruan, Pasaiako Portuko langileek elkarretaratzea egin zuten astelehenean Portuko Agintaritzako eraikin nagusiaren atarian. Euskal preso eta iheslariak etxera! leloa zuen pankartaren atzean izan ziren langileak. Mobilizazioek ez dute etenik Egin Dezagun Bidea ekimenarekin lotuta, eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionala berotzeko, baraualdiak eta elkarretaratzeak [...]

Ura moztuko dute gaur Martin Etxeberria eta Oria kaleetan. Martin Etxeberria kaleko 7, 9, 10,12,14 eta 16 zenbakietako bizilagunei eragingo die ur mozketak. Oria kalean, berriz, 2 zenbakiko bizilagunei. 08:00etatik 11:00etara kenduko dute ura, ho...

Kontserbatorioko piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar, ostirala, 18:00etan hasita.

San Tomas Eguna antolatzeko batzarra deitu dute gaurko. Orain artekoak bezala, batzar irekia izango da, eta Merkatuzarren egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

XIV. Prosa eta Poesiako sariak banatuko dituzte igandean, udaletxeko areto nagusian, 11:00etan. Urtero antolatzen ditu udalak sari horiek, eta herriko bi ikastetxeetako ikasleen lanak saritzen dituzte, adinaren araberako hainbat sailetan.

Irungo Bilgune Feministak autobusa jarriko du larunbat arratsaldean Bilbon Indarkeria sexistak mila aurpegi. Erantzun! lelopean egingo den manifestaziora joateko. Interesa duenak posta elektronikoz izena eman dezake. Bilgunetik esan dute leku gutxi bat...

Aurinko Eskola aisialdi eta formakuntza taldeak gabonetako kanpamendua antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Udan eginiko kanpamendu irekien arrakastaren ondotik erabaki dute gabonetan errepikatzea. Hilaren 26tik urtarrilaren 5a arteko goizetan muntatuko dute kanpamendu nomada, baina, Saioa Garcia eta Virginia Huarte begiraleek adierazi dutenez egunero muntatu eta desmuntatuko dute: “nomadak izanda, egunero hiriko leku batera joango gara jolastera”. Aurinko Eskolatik esan dutenez, bi aukera daude: bata, egun guztietarako izena ematea, eta bestea, gustoko ekintzetarako soilik apuntatzea. Izena emateko epea hilaren 22an amaituko da. Informazio gehiago nahi eta izena eman nahi duenak aurinkoeskola.com webgunea bisitatu dezake. Edonola ere, Aurinko Eskolak egoitza du Irungo Pinudi auzoan, Bera Bidasoa kaleko 2. zenbakian, Rantxo bezala ezaguna den lekuan. Finlandiako esperientzia Aurinkok eguzkia esan nahi du finlandieraz, eta ez da ausaz hautatutako izena, Finlandiako hezkuntza metodologia baliatzen dutelako Aurinko Eskolan. Bizitzako esperientzietan oinarritutako hezkuntza da, eta Finlandia eskola porrot txikiena duen lurraldea dela nabarmentzen dute. “Haur guztiak dira ezberdinak, eta bakoitzaren ezaugarriak garatzea garrantzitsua da”, gaineratu dute Aurinkotik.

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana. Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin. Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu. Sarrerak, Internetez Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko [...]

Gaur arratsaldean Boliviako haur meatzariak nola bizi diren ikusi eta ezagutzeko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. 19:00etatik aurrera Mineritos Ander Izagirre eta Daniel Burgiren ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute, eta sarrera doakoa da. H...

XX. urteurrena ospatzen ari da taldea, eta horri lotutako materiala saltzeko postua jarriko dute Ekaitza Gazte Taldeak San Tomas jaia antolatu du iganderako Trintxerpeko Azkuene parkean. Euria egingo balu, Karmengo Ama ikastetxeko patioan egingo lukete txistorrari lotutako festa. Taldearen XX. urteurrena ari dira ospatzen, hortaz, jai berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko dira txistorra egiten Ekaitzakoak. 12:30ean tailerrak egingo dituzte, 13:30ean bertso saioa izango da, eta 14:00etarako prestatu dituzte zozketak. 15:00etan itxiko dituzte postuak. Postuen artean XX. urteurrenaren barruan atera duten materiala saltzekoa jarriko dute. Bertatik aterako duten dirua urteurreneko ekimenak finantzatzeko izango dira.

Eguberriei begira haurrentzako tailerrak antolatu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta hilaren 22tik urtarrilaren 5a arte burutuko dituzte, asteartetik ostegunera, goiz eta arratsaldez. Tailerrak doan dira ...