Haizetea dela eta, bi pertsona zauritu dira gaur goizean Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, balkoi batetik erori den metalezko txapa batengatik zauri arinak izan dituzte.
Urtarriletik aurrera hiriko autobus lineak aldatuko dituzte. Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren gomendioei jarraituz Mugikortasun mahaiak proposamen bat prestatu du, urtarrileko osoko bilkuran eztabaidatzeko. San Juan plazaren irekitzea, aldundiak Ekialdebuseko zerbitzuan abiatuko dituen aldaketak eta azken urteetan erabiltzaileek salatutako akatsak hartu dituzte kontuan linea berriak zehazteko. Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Mugikortasun ordezkariak urtarriletik aurrera Irunbuseko lau lineetan ezarriko dituzten aldaketak aurkeztu dituzte gaur goizean. “Mugikortasun iraunkorraren aldeko apostua” dela adierazi zuen Santanok: “Autobus linea berriek bi helburu dute, fidagarritasuna eta azkartasuna. Batetik, bezeroak autobusa bere geltokira zein ordutan iritsiko den, eta helburura iristeko zenbat denbora beharko duen ezagutu behar du. Bestetik, autobusak azkarra izan behar du, bakarrik beharrezkoa den bidea eginez”. Gaur aurkeztu dituzten linea berriekin hiriko autobusek urtean 80.604 kilometro gutxiago egingo dituztela nabarmendu dute. Lau lineetan egin dituzte aldaketak, nabarmenenak L2an; otsailetik aurrera Katea auzoaren eta Erdigunearen arteko ibilbide zuzena izango da, industria guneetan geratuko dena, eta Ekialdebusen ibilbidean dauden geltokiak galduko dituena. L1 lineako autobusa Urdanibia Berriraino iritsiko da, eta Hizkuntza Eskolako erabiltzaileek gertuago izango dute geltokia. L3 linearen zerbitzua eskariaren araberako izango da, eta Olaberriaraino iritsiko da. Gainera, Meakako biztanleentzako telefono bidezko taxibus zerbitzua abiatuko dute. Lurraldeko lineekin osatu Irungo Udalak eta Foru Aldundiaren [...]
Bokalearen kanpoaldean bi merkantzia ontzi daude, porturatzeko zain, eta portu berrian, berriz, sei ontzi, egoera noiz baretuko, itsasoratzeko. Atoiontzietako arduradunek egoera onera itzuli bitartean portua itxita jarraituko duela iragarri dute. Jasotako datuen arabera, 128,1 kilometro orduko haize-ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen, eta 105,2 kilometro ordukoak Portuan. Itsasoak, bestalde, zakar jarraitzen du, eta arratsalderako, marea gorarekin batera, zazpi metrora arteko olatuak izan d¡daitezkeela ohartarazi dute. Hori dela eta, kostaldean erne ibiltzeko eskatu dute.
Intza Oxandabaratz eta Julen Mujika sanjuandarra asteartean Frantziako Poliziak Donibane Garazin atzemandako bi lagunak arratsaldean eramango dituzte epailearengana, Parisen. Baionatik, Bordelera (Frantzia) eta ondotik Parisera eraman zituzten herenegu...
Hil bukaerara arte aquagym eta aquaerobic ikastaroak dohainik ematen ari dira bazkideentzat Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Klaseak jasotzeko data eta ordutegi aukera zabala eman dute. Informazio gehiago lortzeko Galtzarabordako edo Fanderiako kirold...
Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri X...
Abenduaren 20an, datorren asteartean, bularreko minbiziari buruzko hitzaldiai egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Hizaldia Katxalin elkarteko kideek emango dute. Katxalin bularreko minbizia duten emakume gipuzkoarren elkartea da. 17:00etan hasiko da ...
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzan txistorra banatuko dute San Tomas Egunean. Adinduak gonbidatuta daude bertara hurbildu eta txistorra dastatzera. 18:00etatik aurrera hasiko dira txistorra banatzen. Kontzertua, Gezalan Ostegunean, berriz, Aiton Bordako abesbatzak kontzertua eskainiko du Gezala Auditoriumean. 19:30ean hasiko da emanaldia. Eurekin batera Sutargi, Txinparta eta Atzekoate abesbatzak ariko dira.
Igogailua jar dezatela, edo ile-apaindegia, podologia eta masajeetarako zerbitzuak beheko solairura lekualdatzea eskatuko dio PSE-EEk Gobernu Taldeari, mozioa bidez. Hala iragarri berri du taldeko bozeramaile Izaskun Gomezek. “Asko dira Udalak es...
Euskal Herri osoko hainbat hautetsi 24 orduko baraualdia egiten ari dira gaur, euskal presoen eskubideen alde. Lezon Bilduko hautetsiak ari dira egiten, eta eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean. Hautetsiez gain, udaleko hainbat lang...
Gaur gauean The Back Tracks taldeak kontzertua emango du Zumardiko Haizea tabernan. Emanaldia 23:30ean hasiko da, eta bi ordu inguru iraungo ditu. Rock, soul eta blues doinuak entzuteko aukera izango dute hara joaten diren guztiek.
Ereintza eskubaloi taldeak etxetik kanpo izango du lehia asteburuan, BM Colindresen kontra. Errenteriarrek liderrari aldentzen ez uzteko irabazi beharra daukate. Kantabriarrak zortzigarren postuan daude sailkapen nagusian. Lehia 18:30ean hasiko da Coli...
Donibanen, Antxon eta Trintxerpen San Tomas azokak egingo dituzte eguerdira arte Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Tomas Egunaren aurreko igandean egingo dituzte Antxon, Donibanen eta Trintxerpen egun horri lotutako azokak. Hau da, etzi, txistor...