
Gaur ez dago giro, eta futbol partidatan ere igartzen ari dira. Pasaia eta Oiartzun arteko neurketa eguraldiarengatik eten behar izan dute, 23. minutuan. Ordurako Pasaia aurretik zihoan markagailuan, 1-0. Trintxerpek partida amaitu du, eta 3-1 galdu du...

Ficoba erakustazokako hiru pabilioiak erabiliko dituzte aurten Euskal Kostaldeko Haur Parkea prestatzeko, 5.000 metro koadro guztira. Ohi bezala, jolas eta heziketa-jardueraz betea egongo da. Gabonetako Haur Parkea hilaren 21etik urtarrilaren 4a arte i...

Bihartik hasi eta hilaren 31 bitartean baserritarren jantzi erakusketa ikusteko aukera izango da Torrekuan. Iraultza dantza taldeak antolatutako erakusketan, hamabost baserritar jantzi egongo dira, eta baita XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako...

Hamabi urteren ondoren, Lezoko mapa toponimikoa berritu dute. Horrela, izen berriak sartu dituzte, beste batzuk zuzendu eta ortoargazkia ere atera dute. Mikel Arruti Kultura zinegotziak ostegunean egin zuten aurkezpenean nabarmendu zuenez, datuak erabe...

Gurutze Gorriak jostailuen bilketa egingo du datozen egunetan, hilaren 23a arte, behartsuenen artean banatzeko. Kanpainiarekin lagundu nahi duenak Gurutze Gorriko egoitzan utz ditzake jostailuak, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eraku...

Iñaki Ezeiza hondarribiarrak erakusketa jarri du Colon pasealekuko Euskadiko Kutxaren aretoan. Urtarrilaren 1a arte bisitatu daiteke, ohiko ordutegian: lanegunetan 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era. Oso gaztetatik margotu izan du Ezeizak; 13 urtetik aurrera Montes Iturrioz akademian ikasi zuen. Adour-Bidasoa txapelketako finalista izan da hainbat aldiz: 1994, 1997, 1999, 2001 eta 2004 urteetako ekitaldietan. Paisaiak eta natur gaiak jorraten ditu batez ere. Euskadiko Kutxako erakusketan Iratiko eta Aiako Harrriko hainbat margo ageri dira.

Iñigo Legorburu oreretarrak XXVII. Okelar Anaiak bertsopaper lehiaketa irabazi du Atzo eta gaur bertso sortari esker. Mutrikuko lehiaketa hori Lagun Artea elkarteak antolatzen du. Pasa den urtarrilean Altzako bertsopaper lehiaketa ere irabazi zuen Leg...

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Irunen emakumezko bat bortxatzen eta ito egiten saiatzeaz akusatuta. Auzokide batek erasoa saihestu zuen, euritako batekin erasotzailea jo ostean. Larunbatean izan zen gertakaria, gauerdi aldera, Alzukaitz kalean. Polizi iturrien arabera, erasotzailea biktimarengana hubildu zen, iletatik heldu, lurrera bota eta kolpeka hasi zitzaion. Emakumeak aurre egin zionean gizonezkoak lepotik heldu zion eta itotzen saiatu zen. Auzokide batek oihuak entzun zituen etxetik eta kalera irten ostean, haiengana jo zuen eta euritako batekin erasotzailea jo zuen. Honek ihes egin zuen. Ertzaintzari abisua eman zioten eta patruila bat bertaratu zen. Handik hurbil, sasi batzuen artean aurkitu zuten gizona ezkutatuta. Eraso sexuala eta zauriak leporatuta, atxilotuta eraman zuten. Emakumezkoa ospitalera eraman zuten. Elkarretaratzea gaur Larunbateko erasoa saltzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Erasoa gertatu zen leku berean egingo dute, Alzukaitz kalean. Azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinatzaiuleek bat egin dute elkarretaratzearekin. Honako hauek dira: ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Landetxako auzo elkartea, Anakako auzo elkartea, Lakaxita gaztetxea, Irungo antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 Asanblada, Gaurko Andreak emakume elkartea, Irungo Bilgune Feminista, Flamenco del Norte, Uxoak, Emeki emakume elkartea, Foro ciudadano, Tadamun sahararen aldeko elkartea eta Adiskidetuak. Irungo Bilgune Feministak txalotu du gertakaria ikusi eta erasotua laguntzera hurbildu [...]

Eskubaloia Espainiako Lehen Maila BM Colindres-Ereintza 27-37 Futbola Erregional Preferentea Euskalduna-Touring 0-0 Beti Ona-Mariño 3-0 Pilota Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Eskuz binaka nagusiak. 3. maila. Finala. Añorga-EPLE (Donibane Zangi...