
Iaz 3.898.010 tona mugitu zituen Pasaiako Portuak, eta aurten, 3.200.000 tona baino ez. Hala eman du aditzera Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok, gaur goizean egin duten urteko azken administrazio kontseiluan. Burdingintza sektorearen geldialdiak...

Gazteria Sailak urtero moduan hainbat ekitaldi prestatu ditu Gabonerako, batik bat haur eta gazteei zuzenduta. Ostegunetik hilaren 30era, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an Gabonetako ludoteka egongo da zabalik, Merkatuzarren. 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da, eta goiz eta arratsaldez 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da irekita. Horrez gain, ostegunean, ostiralean eta hilaren 29 eta 30ean miniaturazko trenaren jardunaldiak izango dira, ludotekaren ordutegi berean eta Merkatuzarren. Horrez gain, aste honetan martxan egongo den bi egunetan miniaturazko soldaduen erakusketa ikusi eta pintura tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Niessen zinemetan, berriz, ostiralean, 11:00etatik aurrera, Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa filma emango dute, eta hilaren 29an, ordu berean, Artur eta munduen gerra-ren txanda izango da. Euskaraz izango dira bi filmak, eta dohainik, baina hara joateko gonbidapena beharko da. Merkatuzarren lortu ahal izango dira gaur, bihar, etzi eta etzidamu lehenengo saiorako, eta hilaren 26, 27 eta 28an Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, hilaren 29ko saiorako. Bi egunetan, 16:30etik 19:30era jaso ahal izango dira gonbidapenak. Hilaren 23an Olentzero eta Mari Domingik herria bisitatuko dute, eta Madalenaren ermitatik Herriko Plazarako bidea egingo dute gurdi gainean. Udaletxe aurrean, berriz, euren eskutitzak emateko aukera izango dute txikienek. Hilaren 24an, berriz, herriko kaleak zeharkatuko ditu [...]

Portu Agintaritzako lankidea izandakoa goratuko dute larunbatean, Donibaneko kiroldegian 10:00etatik aurrera jokatuko duten Iñigo Arrizabalagaren XVI. Oroitaldian. Futbol Zazpian jokatu ohi duen Portu Agintaritzako taldea eta areto futbolekoa ariko di...

Bukatu da Errenteria-Oreretako Futbol 7 txapelketako lehen fasea,eta talderik onena Desira Cafe izan da, bera izan baita lehen mailako txapelduna. Gainontzeko mailetan, berriz, honakoak izan dira irabazleak: bigarren mailako lehen taldean, Izargorri Zu...

Pasaiako historia biltzen duen Sorginarri bildumaren barruko VII. liburua da, David Zapirainek eta Iago Irixoak idatzia. Aurkezpena 19:00etan da, Trintxerpeko Alkateordetzan. David Zapirainen eta Iago Irixoaren uzta oparoak eman du berriro ere fruitua....

Asteazkenean San Tomas ospatuko dute irundarrek. Aurten ere, Urdanibia plazan antolatuko dituzte ekitaldi gehienak, goizez azokaren ingurukoak, eta arratsaldez, kultur ekintzak. Nekazaritza produktuen azokako postuen banaketa 08:00etan egingo dute. Udalak antolatzen du, Euskal Kirolak Elkartearen laguntzaz eta, santomasetan ohitura den bezala, lehiaketa ere izango da. 27 postu jarriko dituzte guztira. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta eguerdia arteko tartea izango dute epaileak erakustoki guztiak bisitatzeko. 11:30ean, gainera, ezti dastaketa prestatuko dute, gozozaleen gozamenerako. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak antolatuko du. Sari banaketa 13:00etan egingo dute. Barazki, animali eta ezti lehiaketen sariak banatuko dituzte. Jai giroa arratsaldez ere Goizez merkatua izango bada protagonista, arratsaldean kultur ekitaldiak izango dira festaren ardatza. 17:30ean hasita eta lau orduz Urdanibia plazako tablatutik hainbat musika eta dantza talde igaroko dira. Txorimaloak soinu taldeak emango dio hasiera festari. Ondoren dantza taldeen txanda izango da; Adaxka (18:00etan), Ibarla Meaka (18:30ean) eta Eraiki dantza taldeak (19:00etan) ariko dira, hurrenez hurren. San Tomas festa musikarekin jarraituko dute irundarrek, jai giroan. Urdanibia plazara bihar arratsaldez hurbiltzen direnek, hortaz, dantzak ikusi eta gero dantzatzeko aukera izango dute. Udal Musika Eskolako ikasleen saioa 19:30ean izango da; ordu erdi beranduago Auntxa trikitixa taldeko haurrak igoko dira eskenatokira; eta ondoren, 20:30ean Meaka taldeko dantzariek eta Bidasoko trikitilariek batera jardungo dute. [...]

Futbola Bigarren B Maila Gimnastica-Real Union 2-0 Erregional Ohorezko Maila Aurrera-Behobia 4-0 Real Union B-Trintxerpe 3-1 Erregional Preferente Maila Beti Ona-Mariño 3-1 * Sanpedrotarra-Dunboa Eguzki 1-0 * (*) amaitu gabe Es...

Zerbitzuetako hurrengo batzordean kale garbiketaren kontratua zertan den jakin nahi duela eta horren gainean informatzeko eskatu dio PSE-EEk Gobernu Taldeari. Esan dutenez, kale garbiketaren ardura duen enpresaren hitzarmenean murrizketa ekonomikoak iz...

Aurtengo olerki eta ipuin onenak egin dituzten ikasle lezoarrek jaso duten euren saria. Lehengo ostiralean banatu zituzten Jon Garbizu Olerki Sarien eta Lope Isasti Ipuin Sarien garaikurrak, Andreone Udal Liburutegian. Lander Zurutuza liburuzainak eta...



Ertzaintzak 27 eta 28 urteko bi gizon atxilotu ditu Errenteria-Oreretan emakume bati sakelako telefonoa eta diru zorroa lapurtzea egotzita. Gertakariak Alaberga auzoan izan ziren, igande goizaldeko bostetan. Herrizaingo Sailaren arabera, bietako batek ...