
San Tomas Eguna ospatzen ari dira gaur, Errenteria-Oreretan. Zumardia postuz beteta esnatu da gaur goizean, eta asko izan dira eguerdi artean txistorra jatera eta zerbait edatera animatu diren herritarrak. Garai horretan, aukera izan dute ere bertso sa...

Igandean San Tomas Azoka antolatu zuten Agustinetan, eta bertan saskia zozkatu zuten. Saskia tokatu zaion zenbakia 689 izan da. Zenbaki hori daukanak auzo elkartearen tabernatik pasatu beharko du saskia jasotzera. Auzo elkarteak jakinarazi du eguna eur...


Larunbatean, hilaren 24an, Olertzero abestiaren eta gabon kantuen jaialdia egingo dute San Juan harria plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Lehenengo 16 urtetik beherako taldeak ariko dira, eta, ondoren, 16 urtetik gorakoak. Talde bakoitzak bi abe...

Wikipedia Interneteko entziklopedia askearen atarian, euskarazko bertsioan, asteko irudia hautatzen dute. Gabonak izaki, Olentzeroren irudia jarri dute Wikipediakoek. Olentzeroren panpin hori, baina, Lezoko baserri batekoa da, 2007an ateratakoa. Olentz...

Irun Irutenek antolatu du aurten ere hilaren 24ko Olentzeroren ongietorria Irunen. Artalekura iritsiko da Olentzero, 17:30ean, eta handik hasiko du ibilbidea. Kale Nagusia jaitsiko du aurrena, eta Foru kaletik Colon pasealekuraino abiatuko da, Zabaltza...

Antxon, goizean eta iluntzean aterako da eta Donibanen, San Pedron eta Trintxerpen arratsaldean. Pasaitarrek lehengo igandean eman zieten hasiera Gabonetako ospakizunei, santomasetako ferietan, eta orain, Olentzerorekin dute hurrengo hitzordua, larunbatean. Ohitura lege, eta lau barrutietako haurrek jasoko dute ikazkinaren bisita. Antxon bi bider ibiliko da Olentzeroa herriko kaleetatik barrena. Goizean, Alkartasunaren ekimenez irtengo da eta Azokan egingo du geldialdia, txikien eskutitzak jasotzeko. Arratsaldean, berriz, Basarik antolatutako Olentzeroak girotuko ditu kaleak. Trintxerpen, musika eskolak antolatu du Olentzero. Musika eskolatik irten eta Arrandegia kaletik jaitsiko dira Serafin Esnaola plazara, han lehen geldialdia egiteko. Ondoren, barrutiari ohiko bira emango diote. Ibilbidea osatu bitartean jasoko ditu Olentzerok txikienen eskutitzak. Donibanen, Bixi-Bixi elkartearen ekimenez irtengo da Olentzeroa, Mari Domingik lagunduta. Meipitik abiatu eta herriko parte zaharrerantz abiatuko dira guztiak kantari. Entsegu orokorra, etzi dute, 18:00etan. San Pedron, bihar, entsegua San Pedron, azkenik, berritasun handiekin heldu da aurten Olentzeroa. Ondartxo Abesbatza aritu da urteetan Olentzeroren antolakuntzan, eta orain herritar talde bat batu zaie, partaidetza sustatu eta, esker onez, lekukoa hartu nahian. Sorpresak iragarri dituzte, baina Olentzeroak ez omen du nahi horiek zabaltzerik. Beraz, ezagutu nahi dituenak larunbatean San Pedrora hurbildu beste erremediorik ez du izango. Zamatetetik irtengo da San Pedroko Olentzeroa, Belaskotik igaro ondoren, herrian barna [...]

Ostegunean, hilaren 22an, haurrentzako ipuinak kontatuko dituzte Abbadia gazteluan. Doan izanen da.

Emeki elkarteak akuarela ikastaroa antolatu du. Urtarrilean hasiko dira, eta ostegunetan izango dira saioak arratsaldeko bostetatik zazpietara. Irakaslea Lupe Amunarriz izango da, eta izena emateko 943 64 34 02ra deitu edo emekielkartea[a bildua] hotma...

Gaur, San Tomas Eguna dela eta, 09:00etatik aurrera, barazki eta produktu azoka, animalia erakusketa eta txistorra jateko aukera egongo da San Pedro kalean. Gainera, herri kirolak, haur jolasak, Zesuma musika taldea, Meakako Adixkideak dantza taldea et...

Igandean XIV. Ikasberriko krosa jokatu zuten Azpeitian, eta EAT Errenteria Atletismo Taldeko ordezkari ugarik parte hartu zuen. Horietan lanik onena Angel Medicisek egin zuen, podiumera igotzea lortu baitzuen. Emakumeei dagokionez, Esther Estefania iza...

Hirugarren urtez, Gabonetan dantza eta musika giroa izango da Irunen, Tatiana eta Dantzaka akademien, IrunBreak elkartearen eta Udal Musika Kontserbatorioaren eskutik. Gabonetan jende gehien biltzen diren lekuetan ariko dira: Pio XII.a plazan, San Mige...

Heldu den ostiralean, hilaren 23an, Eguberriko kontzertua emango dute Entzun eta Gaztelu Zahar abesbatzek San Bixente elizan. Baionako Charles Ferre tenorra eta Sanchez anaiak flamenko gitarjoleek ariko dira ere.

Hilaren 23an, ostiralarekin, haurrei zuzendutako magia ikuskizuna antolatuko dute Merkatu Zaharrean.

Eguberriko festen karietara, aparkatzea dohainik izanen da 2011ko abenduaren 19tik 2012ko urtarrilaren 2ra.