EAJk aurrekontuen aurka bozkatu du
Lehengo asteartean Oiartzungo aurrekontuak onartu zituzten udalbatzarrean, eta Hitzaren paperezko edizioan EAJ abstenitu egin zela azaldu zen. Jeltzaleek, baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten. EAJren udal taldearen arabera, Petra Lekuona zaharren e...
Lehengo asteartean Oiartzungo aurrekontuak onartu zituzten udalbatzarrean, eta Hitzaren paperezko edizioan EAJ abstenitu egin zela azaldu zen. Jeltzaleek, baina, aurrekontuen kontra bozkatu zuten.
EAJren udal taldearen arabera, Petra Lekuona zaharren egoitzari ematen zaion diru laguntza “%35 murriztea” da aurrekontuen kontra bozkatzeko arrazoia. “Herriko talde guztiei, zaharren egoitzari izan ezik, diru laguntzak mantentzen dituen aurrekontuak egoitzaren etorkizuna kolokan jartzen du”.
Bestalde, atez ateko bulegoaren diru laguntza erdira murriztea eskatu zuten, “eta hori ukatu zitzaigun”. Jeltzaleek diotenez, diru laguntza hori “Garbitania SA elkarteari ematen zion ezkutuko diru laguntza besterik ez da, elkarte hori baita bulego horren kudeatzailea, beraren ekimena eta kontuen inolako berririk oposizioko taldeei ematen ez zaien bitartean”.