Gabonetako ur parkea jarriko dute Galtzarabordan eta Fanderian
Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan. Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko d...
Hilaren 26tik urtarrilaren 8ra aldaketak izango dira Galtzaraborda eta Fanderiako igerilekuetan. Ikastaroetako ordutegi eta jardueren ordez, egutegi alternatiboa jarriko dute martxan.
Haurren igeriketa ikastaroaren ordez, Gabonetako ur parkea jarriko dute. Hilaren 26tik 30era egongo da Galtzararbordako igerilekuan, eta arratsaldez egongo da zabalik 17:30etik 19:30era. Urtarrilaren 2tik 5era, berriz, Fanderiara pasatuko dute, 17:30etik 19:30era.
Helduen igeriketa ikastaroak ere aldatu egin dituztela jakinarazi du patronatuak. Hilaren 28an ez da helduentzako ikastarorik egingo, Sahararekiko egun solidarioa egingo baitute SEK Saharatik Euskadira Kirolean Elkartearekin elkarlanean. Horrez gain, aquaerobic eta aquagym doako ikastaroak antolatu dituztela gogorarazi du patronatuak.