‘Hostoak’ ikuskizuna programatu dute Bixintxoetarako
Hendaiako Besta Komiteak eta Herriko Etxeak antolatuta, Hostoak ikuskizuna ikusi ahal izanen da Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan, urtarrilaren 20an, ostiralarekin. Bixintxo jaietako ekitaldi nabarmenena iraganen da, eta dagoeneko sarrerak eros daitezke. Hostoak hiru talderen arteko elkarlanaren fruitua da: Amaren Alabak abeslari taldea, Kukai dantza konpainia, eta Oreka Tx txalapartari bikotea. Otsailan aurkeztu zuten, Donostiako Kursaal jauregian, eta Euskal Herriko zazpi probintzietan taularatu dute dagoeneko. Hendaiako ekitaldia Lapurdin egingo duten bigarrena izanen da —Baionako antzokian egin zuten lehena, otsailan—. Sarrerak hilaren 1ean jarri zituzten salgai. Sarean erreserba egin daiteke, Hendaia Turismoren webgunean (sakatu erreserba egiteko). Hendaiako Besta Komitean eta Itsas etorbideko turismo bulegoan ere eros daitezke sarrerak. Txartelen prezioa 12 eurokoa da, eta 8 eurokoa 12 urte bitartekoentzat. Ikus ikuskizunaren aurkezpena.
Hendaiako Besta Komiteak eta Herriko Etxeak antolatuta, Hostoak ikuskizuna ikusi ahal izanen da Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan, urtarrilaren 20an, ostiralarekin. Bixintxo jaietako ekitaldi nabarmenena iraganen da, eta dagoeneko sarrerak eros daitezke.
Hostoak hiru talderen arteko elkarlanaren fruitua da: Amaren Alabak abeslari taldea, Kukai dantza konpainia, eta Oreka Tx txalapartari bikotea. Otsailan aurkeztu zuten, Donostiako Kursaal jauregian, eta Euskal Herriko zazpi probintzietan taularatu dute dagoeneko. Hendaiako ekitaldia Lapurdin egingo duten bigarrena izanen da —Baionako antzokian egin zuten lehena, otsailan—.
Sarrerak hilaren 1ean jarri zituzten salgai. Sarean erreserba egin daiteke, Hendaia Turismoren webgunean (sakatu erreserba egiteko). Hendaiako Besta Komitean eta Itsas etorbideko turismo bulegoan ere eros daitezke sarrerak. Txartelen prezioa 12 eurokoa da, eta 8 eurokoa 12 urte bitartekoentzat.