‘Irungo musika XIX. Mendean’ aurkeztu dute, Irunek badu historia bildumaren hamargarrena
Paulino Capdeponek Irungo Musika XIX. mendean Junkaleko Amaren Elizako Musika Kapera liburua idatzi du, Irunek badu historia bildumako hamargarrena. 2008an Serapio Mujika Ikerketa Beka jaso zuen Capdebonek, eta ordutik egindako ikerketa lanaren fruitua da liburua. Aste honetan aurkeztu dute udaletxean, egilea berak, Pedro Alegre Hirritaren Parte-hartze ordezkariak eta Jose Monje udal artxibozainak. Ohi bezala, 300 aleko argitaraldi bat egin da, eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan eta Artxiboan salgai jarriko dituzte, 15,60 euroko prezioarekin. Pedro Alegrek argitalpen horien eta Serapio Mugika bekaren zeregin pedagogikoa aldarrikatu du: ”Orrialde hauetan, eta iragandako garaietara atzera eginez, errazago ulertuko dugu hirian gaur egun ere mantentzen dugun musika jarduera garrantzitsua eta arrakastatsua. Eta askotan gertatzen den bezala, egokia da nondik gatozen jakitea zer garen ongi ulertzeko eta, agian, Irunen dauden musika taldeen eta abesbatzen kalitatea ez dela halabeharrez gertatu den zerbait, baizik eta musika jarduera aberatsaren eta tradizionalaren emaitza, liburu honetatik ondorioztatzen den bezala”.
Paulino Capdeponek Irungo Musika XIX. mendean Junkaleko Amaren Elizako Musika Kapera liburua idatzi du, Irunek badu historia bildumako hamargarrena. 2008an Serapio Mujika Ikerketa Beka jaso zuen Capdebonek, eta ordutik egindako ikerketa lanaren fruitua da liburua. Aste honetan aurkeztu dute udaletxean, egilea berak, Pedro Alegre Hirritaren Parte-hartze ordezkariak eta Jose Monje udal artxibozainak.
Ohi bezala, 300 aleko argitaraldi bat egin da, eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegoan eta Artxiboan salgai jarriko dituzte, 15,60 euroko prezioarekin.
Pedro Alegrek argitalpen horien eta Serapio Mugika bekaren zeregin pedagogikoa aldarrikatu du: ”Orrialde hauetan, eta iragandako garaietara atzera eginez, errazago ulertuko dugu hirian gaur egun ere mantentzen dugun musika jarduera garrantzitsua eta arrakastatsua. Eta askotan gertatzen den bezala, egokia da nondik gatozen jakitea zer garen ongi ulertzeko eta, agian, Irunen dauden musika taldeen eta abesbatzen kalitatea ez dela halabeharrez gertatu den zerbait, baizik eta musika jarduera aberatsaren eta tradizionalaren emaitza, liburu honetatik ondorioztatzen den bezala”.