Mariasun Landa Sariak antolatu ditu Berdintasun Kontseiluak
Bigarren urtez, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu. Lehiaketa horrek gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hori. Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena, eta antolatzaileek jakinarazi zutenez, bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen Begirada, emakumeen artean aurkeztutako lanik onenarentzat (350 euro), eta Emakumezkoen Begirada gainerako idazlan guztien artean lanik onenarentzat (350 euro). Gutxienez bi lan horietako bat euskaraz aurkeztutakoa izango dela zehaztu du Berdintasun Kontseiluak. Idazlan horiek 2012ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta horrez gain, Berdintasun Kontseilua gainontzeko hedabideetan ere zabaltzen ahaleginduko da. Iaz Joxepa Anttoni Aranberri bertsolariaren berri ematen zuen idazlana izan zen saritua. “Lan horri esker, emakumeek bertsolaritzan izan duten garrantzia berreskuratu” dutela adierazi du Berdintasun Kontseiluak. Lanak 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Gainontzeko informazioa eta oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean agertzen dira.
Bigarren urtez, Berdintasun Kontseiluak Mariasun Landa Sariak antolatu ditu. Lehiaketa horrek gizarteko hainbat arlotan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpenaren berri ematea du helburu, eta horri buruzko idazlanak sustatu, aitortu eta sarituko ditu. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Berdintasun Planaren barruan dago kokatuta ekimen hori.
Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena, eta antolatzaileek jakinarazi zutenez, bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen Begirada, emakumeen artean aurkeztutako lanik onenarentzat (350 euro), eta Emakumezkoen Begirada gainerako idazlan guztien artean lanik onenarentzat (350 euro). Gutxienez bi lan horietako bat euskaraz aurkeztutakoa izango dela zehaztu du Berdintasun Kontseiluak.
Idazlan horiek 2012ko Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte, eta horrez gain, Berdintasun Kontseilua gainontzeko hedabideetan ere zabaltzen ahaleginduko da.
Iaz Joxepa Anttoni Aranberri bertsolariaren berri ematen zuen idazlana izan zen saritua. “Lan horri esker, emakumeek bertsolaritzan izan duten garrantzia berreskuratu” dutela adierazi du Berdintasun Kontseiluak.
Lanak 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Gainontzeko informazioa eta oinarriak Errenteriako Udalaren webgunean agertzen dira.