PSE-EEren arabera Bilduk atez-ate jaso nahi ditu pasaitarren hondakinak
PSE-EEren arabera, hala jakinarazi dio Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari, eta kexu agertu dira sozialistak, alkatea “bere kabuz” aritu izana salatuz, “oposizioko beste alderdien iritzirik jaso ga...
PSE-EEren arabera, hala jakinarazi dio Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari, eta kexu agertu dira sozialistak, alkatea “bere kabuz” aritu izana salatuz, “oposizioko beste alderdien iritzirik jaso gabe”. Gaia udalbatzarrera eramango dutela iragarri du PSE-EEk, mozio bidez, hondakinak biltzeko sistemaren gainean eztabaidatzeko. Beraiek bosgarren edukiontziaren aldekoak direla aurreratu dute, atez atekoa “zikinagoa, deserosoagoa, eta garestiagoa” delakoan. “Birziklatzearen alde gaude, baina ez herritarrak behartuz, atez atekoarekin gertatzen den legez”, salatu dute. “Ez dugu udala gure zakarraren frakzio bakoitza zein egunetan eta zein ordutan atera behar dugun esaterik nahi”. “Zergatik ez diete azaltzen pasaiako bizilagunei zenbat kostatuko zaien atez atekoa?”, galdetu dute, eta Bilduk “ezkutatzen dituen aurreikuspen ekonomikoak” ez dituztela oraindik ezagutzen salatu dute.