

Hilaren 11tik, emakumeentzako Tantra, sexualitatea eta meditazioa goiburuko ikastaroa egingo dute Irunen, asteazkenetan Hilaren 11an Tantra ikastaroa abiatuko dute Irungo Pinudi parkearen parean dagoen meditazio zentroan. Elizabeth Olaskoagak (Hondarribia, 1965) emango ditu ikasgelak; Pedagogia Diferentzialean lizentziatua da, eta Hirusta kolektiboko kidea. Asteazkenero elkartuko dira, apirila bukaera arte, bi orduko saioetan,18:30etik 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek elizolas[abildua]yahoo.es helbidera idatz dezakete izena emateko. Ikastaroaren prezioa hilero 45 eurokoa da. Nola azalduko zenioke tantra zer den ezagutzen ez duneari? Bizitzeko modu bat da, filosofia bat. Hona iritsi dena sexualitatearen gainekoa da, baina hori baino gehiago da. Gorputzak 7 txakra ditu, zazpi puntu energetiko nagusi, eta horietako lehenengoa txakra sexuala da. Zazpi puntu horiek orekatuz gero, bizitzako arlo guztietan orekatuak egongo gara. Tantrak Yingyan-en filosofiarekin bat egiten du: gauzak ez dira txuriak edo beltzak, hirugarren bidea bilatu behar da, polaridadearen oreka. Onarpena eta presentzia ere inportanteak dira tantra filosofian; batetik bizitzan gertatzen zaigun guztia gure erabakia dela onartzeko, eta bestetik, orain eta hemen egoten jakiteko. Zer da ikastaroan landuko duzuena? Gure burua ezagutu, errespetatu eta onartzen ezagutuko dugu batez ere, gure gorputzetik hasita. Gure gorputza burua baino argiagoa da; gorputzak buruak baino hobeto azalduko du norbera nolakoa den, zer den. Buruak askotan iruzur [...]

Azken egunotan Ertzaintzak hamahiru gizon atxilotu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, gizon horietako bat Errenteria-Oreretan atxilotu dute emakume bati mehatxu, indarkeria...

Marisa Prego trintxerpetarrak irabazi du Pasaiako Hiria margo lehiaketako bigarren saria. Contrastes… nosotros mismos izena du saritutako lanak. Akrilikoan sortutako margoak, pintzeladak eta txertatutako elementuak uztartzen ditu. Progaren lana e...
