
Jose Luis Gaztelumendiren margo eta eskulturak eskegi zituzten atzo Mendi Zolaneko erakusketa aretoko hormetan. Hala, hilabete honetan lehen urteurrena beteko duen Zokoburuko kulturguneak herriko seme baten lanak hautatu ditu 2012 lehen erakusketa antolatzeko. Izan ere, Hendaian jaio zen Gaztelumendi, 1954an, eta bertan bizi izan da urte luzez, irakasle lana eta arte zaletasuna uztartuz. Oso goiz abiatu zen arte lanetan, marrazten. Txinako tintarekin egin zituen lehen lan aipagarriak; teknika horren indarra eta zehaztasuna maite zituen, paisaiak irudikatzeko, besteak beste. 19 urterekin zizelkatze leuneko grabatu hastapenak egin zituen Bordelen eta, handik gutxira, egurraren gaineko eskulturarekin saiatu zen Ganbian emandako bi urteetan; Afrikako egonaldiaren ondorioz kolorearen eraginak garrantzia hartu zuen Gaztelumendiren obran. Hainbatetan erakutsi ditu bere lanak, baina bakarka bitan soilik: Afrikan, eta 1989an Baionako Patarre karrikako galeria batean; oliozko pastel lan batzuk hautatu zituen Lapurdiko hiriburuan erakusteko. Hortaz, Hendaiako artistak bakarkako hirugarren bilduma zabaldu zuen Itsas etorbideko aretoan. Intzura auzoko L’astroport elkartearen lantegian egindako lanak dira, orain artean jendaurrean erakutsi gabekoak. Oinarri gisa egurrezko egiturak hartu ditu egileak, eta haien gainean oihal margotuak edo bestelako materialak itsatsi ditu, “haize-parpailak” bailiran. Erakusketa pertsonala Oraingoan eskulturak eta margo lanak bateraturik sortu ditu Gaztelumendik. Lan oso pertsonalak dira; batetik, mugimenduak eta erritmoak autorearengan pizten duen [...]

Hilaren 8a, igandearekin, Oiasso 2000 Eguberrietako marrazki lehiaketako XIV. ekitaldiko finalisten lanak ikusteko azken eguna izango da. Irungo auzo elkarteek antolatutako ekimena da. Azaroaren lehen astean auzo bakoitzeko saioak egin ziren, eta hil horretako 12an finala burutu zuten, Behobiako auzo elkartearen egoitzan. Eguberrietako marrazkien lehiaketako finalisten lanak MerkaIrunen, Uranzu azokan eta Luis Marianoko turismo bulegoan ikus daitezke, ohiko ordutegian.

Irungo Kirolaren Udal Patronatuak jakinarazi du hilaren 6an, Erregeen egunean, Azken Portuko kiroldegiak goizez irekiko duela soilik, 09:00etatik 14:00etara. Gainera, larunbat arratsaldez igerilekua itxiko dute, 18:30etik 22:00etara, waterpolo partida batengatik. Bitarte horretan, Azken Portuko ohiko erabiltzaileek Artalekuko kiroldegiko igerilekua erabili ahalko dute.


Lezoko Gaztetxearen Aldeko Asanbladak bilera egingo du bihar arratsaldean, 17:30ean, udaletxeko arkupetan. Gaztetxearen aldeko lanean jarraituko dutela adierazi dute asanbladako kideek, eta bide hori nola urratu izango dute hizpide gaur arratsaldean. I...

San Marko zabortegia behin betiko itxi eta ingurugiro naturala berreskuratzeko fasean, Errenteriako Udalak bigarren faseari argi berdea eman dio. “Udalak zabortegi hori behin betiko ixteko duen borondate irmoari eusten dio, beharrezkoak diren tra...

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak Zubimuxu errekaren hiri arroan egin beharreko drainatze lanak amaituta, Arturo Campion kalea trafikora ireki dute aste honetan, Belaskoeneako zirkulazio antolamendu berria osatuz. Aurrerantzean Arturo Campion kaleak beheranzko norabidea izango du Armagile eta Olagizon kalean artean, eta gainerako tarteetan lehengo norabidea mantenduko du. Marinel eta Balezale kaleetan egindako aldaketeei batu zaie Arturo Campion kalekoa. Udaletik esan dutenez, egindako aldaketekin auzoko ibilgailuen zirkulazioa hobetu nahi izan dute, batez ere, bertan bizi direnak kontuan hartuz.