

Ikust Alaia udal liburutegiak, azterketak prestatzen ari diren ikasleen eskariari erantzunez, ikasgela zerbitzuaren ordutegia zabaldu du. Aurrerantzean astegunetan goizeko zortziak eta erdietan irekiko dute, eta ez bederatzietan. Horrenbestez honako or...

Udal Zeramika tailerretik jakinarazi dute hiruhilabeteko ikastarorako leku libreak geratu direla, bai Lehen mailan (hasiberrientzat) eta baita bigarren mailan ere. Izena emateko, ordutegien berri izateko edo edozein informaziorako deitu telefono zenbak...

Zinema Paradiso zine klubak Nader y Simin, historia de una separación film luzea programatu du aste honetarako. Asghar Farhadi zuzendari iraniarrak 2011n estreinatutako lana da. Ostiralean izango da, hilaren 13an, Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan. Zin...

Bi emakume harrapatu ditu gaur arratsaldean auto batek Altamirako biribilgunean. Istripua arratsaldeko bostetan izan da. Auto batek Altamira azpiko tuneleko irteera hartu du, eta zebrabidea gurutzatzen ari ziren bi emakume harrapatu ditu. Emakumeak lez...

Hilaren 28n Xabier Lete artista oiartzuarra gogoan izango dute Irunen, Amaia Kultur Zentroan antolatu duten omenaldi kontzertuan. Arratseko zazpietan hasiko da (eta ez 20:00etan orain arte iragarri duten bezala). Sarrerak dagoeneko salgai daude, ohiko lekuetan. Irungo saioan hainbat artista ezagunek hartuko dute parte. Ken Zazpi taldeko abeslari Eñaut Elorrieta izan da, oraingoz, baiezkoa eman duen azkena. Berarekin batera Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Pier Paul Berzaitz, Arantza Irazusta eta Petti ariko dira abesten. Musikari bikainak Horiek ahotsa jarriko dutenak, baina kontzertuko erakargarritasunetako bat bildutako musikari taldea da, maila handikoa. Karlos Gimenez pianoarekin ariko da, Joxan Goikoetxea eskusoinuarekin, Xanet Arozena gitarran, Txema Garces baxuan, Luis Fernandez txeloan eta Miren Zeberiok biolina joko du.

Bihar, asteazkenean, Maider Galarza ipuin kontalariak Koloretako ipuinak kontatuko dizkie Ikust Alaia udal liburutegira arratsaldeko bostak eta erdietan hurbiltzen direnei. Saioa 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokia da, euskaraz izango da, eta denentzat irekia. Hil honetan beste saio bat egingo dute euskaraz, hilaren 18an. Amaia Arriaranek Ipuin Zaparrada botako du. 25ean, berriz, Rakel Imaz ariko da, gazteleraz; Brunilda sorginarenren istorioa kontatuko du Imazek. Saio guztiak 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira, eta ez da sarrerarik ordaindu behar.