Liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur
Literatur solasaldia egingo dute gaur Xenpelar Etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bertan parte hartzen dutenak, Goizalde Landabaso idazlearen Bränskit liburuaren gainean ariko dira. Euskaraz egindako literatu...
Literatur solasaldia egingo dute gaur Xenpelar Etxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bertan parte hartzen dutenak, Goizalde Landabaso idazlearen Bränskit liburuaren gainean ariko dira.
Euskaraz egindako literatur solasaldi guztietan bezala, Ane Mayoz izango da koordinatzailea gaurkoan ere.