Igande eguerdian Tomas Garbizu Musika Eskolakoek danborrada egingo dute herriko kaleetan, San Sebastian Eguna ospatzeko. Igandeko Danborradan musika eskolako ikasleek hartuko dute parte, eskolako bandakoek lagunduta. 12:00etan irtengo dira, eta honako ibilbidea egingo dute: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate eta Kale Nagusia. Danborrada osatzen dutenek kontzertua emango dute Gurutze Santuaren plazan, hasi eta ordu erdira, gutxi gora behera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egiten badu, Karlos Saldise plazan egingo dute bukaerako kontzertua.
Oarsoaldeko eta Donostiako udalen ekimenez, Pasaiako portuaren ingurumen jarduera aztertzeko bilkura politikoa egin zuten herenegun Pasaiako udaletxean. Bertan atera zuten ondorio nagusia izan zen jarduera hori aztertzeko mahai teknikoa osatuko dutela. Lantalde horrek egingo duen lanaren ondorioak martxoaren 23ko astean egingo duten batzar politikora eramango dituzte. 2000. urtean sortu zuten Pasaiako Portuaren ingurumen jarduera aztertzeko mahaia. Horren ibilbidea gorabeheratsua izan da ordea, eta Oarsoaldeko nahiz Donostiako udalen ekimenez, mahai hori berriz ere indartuko dute. Bertan, bost udal horiez gain, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Osalaneko eta Pasaiako Portu Agintaritzako ordezkariak daude. Mahai teknikoan erakunde horietako ordezkariak izango dira. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen ustez, Donibaneko udaletxean bildu zirenek garbi dute «badian ingurumen arazo larria» dagoela, eta horri konponbidea emateko irizpide orokorra da horiei irtenbidea eman behar zaiela. Horren araberako diagnostikoa egingo du mahai teknikoak. Portuaren jarrera Agirregabiriaren arabera, herenegungo bilkuran alkateek mahai gainean jarri zuten portuan egiten diren jarduerek ez dutela lizentziarik, “baina portuaren arabera, legeak horrela lan egitea baimentzen die”. Hortaz, lizentziarik gabe, portuaren jarduera egiaztatzea zaila dela onartu du Pasaiako alkateak. Zentzu horretan, Pasaiako Portu Agintaritzak bilkurara bidalitako ordezkaritzarekin ez da ados azaldu Agirregabiria: “Lucio Hernando presidenteak esan zidan bertan izango zela, eta oraindik ez digu azaldu zergatik ez [...]
Gipuzkoako Txakurkros Txapelketako bigarren proba jokoan izan zuten 84 partaidek joan den igandean Jaizkibel mendian. Euskanikross taldeak antolatutako proban azkarrenak Pedro Etxeberria zumaiarra gizonetan eta Leire Fernandez 14 urteko errenteriarra emakumeetan izan ziren. Fernandezek Junior Mailako proba ere irabazi zuen horrenbestez: txakurkros proba batean parte hartzen zuen lehen aldia izan zen igandekoa. Horrez gain, Beteranoen Master Mailan Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen lehena —sailkapen nagusian seigarrena izan zen—, eta Patxi Azpiazu errenteriarra bigarrena —sailkapenean hamabosgarrena—. Beteranoetan, berriz, Ion Arzubialde iritsi zen lehen postuan helmugara, eta maila horretako emakumeen lasterketan Noemi Ugarte izan zen ibilbidea osatzen trebeena. 6,5 kilometroko bidea Proba bukatu zuten korrikalariek 6,45 kilometroko bidea egin zuten Jaizkibeldik euren txakurrekin. Azken egunetan egindako euriarengatik lokaztuta eta irristakor zegoen zirkuitua, eta horrek kirolarien lana zaildu zuen. Gipuzkoako Txakurkros Ligako bigarren proba izan zen igandekoa. Hurrengoak Zumaian, Tolosan, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen egingo dituzte. Sailkapenak Gizonak 1. Pedro Etxeberria 27:21 2. Mikel Etxeberria 27:57 3. Iskander Rodriguez 28:28 4. Eneko Agirre 29:06 5. Jon Gonzalez 29:56 6. Juan Mari Lujanbio 30:00 7. Iban Angulo 30:02 8. Ion Arzubialde 30:06 9. Roberto Alonso 30:37 10. Joel Lamas 30:58 Emakumeak 1. Leire Fernandez 34:16 2. Naiara Casi 37:32 3. Larraitz Sorron 37:47 4. [...]
Mogambo aretoak Les Profs de Skids surf musika egiten duen Frantziako taldearen kontzertua antolatu du gaurko. Grenoblen sortutako banda instrumentala da, eta surf eta punk musikak uztartzen ditu. Bere abestietan melodia itsaskorrek zati handia hartzen dute; zuzenekoetan soinua asko zaintzen duen taldea da, gainera. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrera ordaindu behar da.
Lezok badu hirigintza plana, behin betiko. Izan ere, pasa den hilean argitaratu zuen Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Hori zen planaren azken urratsa. Bi urteko ibilbidea egin du hirigintza planak 2009ko abenduan lehen onarpena eman ziotenetik. Ordutik aurrera, helegiteen, aldaketen eta beste hainbat prozeduren garaia izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu zuen duela urtebete, eta testu bateratua egin zuten. Hala ere, ez zuten Udalak osatutako plan osoa onartu. Hirigintza plana indarrean sartuta, ez du udalerri osoa arautuko. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJren eskuetan zegoenean) ez zituen onartu Gaintxurizketako hirukia bezala ezagutzen den eremurako planak. Kanpo kaiarekin lotuta plataforma intermodala sustatzeko asmoa zuen aurreko aldundiak toki horretan bertan. Udalaren egitasmoak 11 hektareatako industrialdea aurreikusten zuen. Izan ere, herriko enpresek euren instalazioak handitzeko “beharrezkoa” ikusten zuen aurreko udal gobernu taldeak. Hiruki horretan, beraz, 1987ko araudia egongo da indarrean. Hala ere, Lezoko Udala eta foru gobernu berria harremanetan daude, arazo hori konpontzeko asmoz.
PSE-EEk jakinarazi duenez, Ainhoa Intxarraundieta San Marko Mankomunitateko presidenteak eskutitz bat igorri dio Hondakin Partzuergoari Errenterian atez ateko sistema ezar dezan. Ildo horretatik, PSE-EEk bi mozio aurkeztu ditu. Batetik, zaborra biltzek...
Etzi edaria hartzearekin batera jateko aukera izango da Aker tabernan (Maria Lezo kalean dago). Hainbat pintxoren artean aukeratu ahal izango dute bezeroek: hanburger txikia, hot dog txikiak, patata tortilla eta itsaskiak. 19:00etatik 22:00etara egongo...
Bihar bukatuko da Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea (ikus oinarriak irun.org webgunean). Epaimahaiak hiru kartel aukeratuko ditu, eta horien artean bozketa zabalduko du. Herritarrek udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bul...