Inauterietako kartelak emateko azken egunak
Bihar bukatuko da Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea (ikus oinarriak irun.org webgunean). Epaimahaiak hiru kartel aukeratuko ditu, eta horien artean bozketa zabalduko du. Herritarrek udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bul...
Bihar bukatuko da Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea (ikus oinarriak irun.org webgunean). Epaimahaiak hiru kartel aukeratuko ditu, eta horien artean bozketa zabalduko du. Herritarrek udalaren webgunean eta Luis Marianoko turismo bulegoan eman dezakete botoa, hilaren 16tik 22ra arte —han jarriko dituzte kartelak—. Epaimahaia hilaren 24an bilduko da erabakia hartzeko; ondoren, herritarren botoak kontuan hartu eta gero, irabazlea jakinaraziko dute.
