
Alzukaitz eremuko berritartze lanei jarraituz, ostegunean edo ostiralean, Juan Wolmer biribilgunearen behin betiko diseinua osatuko dutela jakinarazi du Irungo Udalak, biribilguneari behin betiko borobil diseinua emanez. Hala, lanak garatu ahal izateko, egun horietan ibilgailuek ezingo dute Wolmer biribilgunerantz sartu eta trafikoak Alzukaitz kaletik desbideratuko dira.


Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko sei gazte espetxeratzen hartutako erabakiaren gainean, udal gobernu taldeak “kezka eta atsekabea” azaltzeaz gain, normalizazio politikoari ez diola laguntzen adierazi du: “Erabakia gazte hauek Se...

Gabierrotak Laguntasuna erretiratuen egoitzak jakinarazi duenez, Gabonetan Xenpelar Etxean jarrita egon den jaiotza CANen bulegora eraman dute (Nafarroa etorbidea, 69). Erakusketa hilaren 31 arte ikusteko aukera izango da bulegoa irekita dagoen orduetan.

Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzi luzeko arraunlariek Euskadiko txapelketan izango dira larunbatean, Bidasoa ibaian. Halaber, hileko azken asteburuan, urtarrilaren 28an eta 29an zehazki, Madrilen antolatutako Espainiako txapelketan ere lehiatuko direla baieztatu dute. Bidasoaren jaitsieran lehiatuko direnen artean, besteak beste, daude Hondarribia, Orio eta Ur Kirolak Gipuzkoatik, eta Santurtzi, Kaiku eta Getxo Bizkaiatik. Hala, Bidasoako jaitsieran 80 bat ontzi lehiatuko direla aurreikusi dute. Halaber, jaitsierak aulki mugikorreko euskal ligarako puntuak gehitzeko balioko du.

Herbeheretatik etorritako ikasle taldeari harrera egingo diete bihar goizean, Irungo Udaletxean. Ikasleak Pio Baroja institutuko ikasleekin trukea egingo dute, eta martxoan abiatuko dira irundarrak hara. Trukearen xedeetako bat, ingelesa pratikatzea da.

Azken hilabeteetan udalak batzarrak egin ditu herriko auzo elkarte guztiekin, eta atzo berriro bildu ziren udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariak, bileren gaineko ondorioak ateratzeko. Udalak balantze positiboa egin du. Luisma Diez Hirigintza zinego...

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen aho batez iazko azken udalbatzarrean. Hala, ostiral goizean Txomin Sagarzazu Euskara zinegotziak, planaren helburuak azaldu zituen. «Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotuz», esan zuen Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontuan: familia transmisioa, euskalduntzea–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, hedabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan hemezortzi helburu hitzartu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzaren bidez. Asmo nagusien bilduma 2015era arteko ikuspegiarekin egin dute, eta horretarako euskararen zeharkakotasuna «oso kontuan» hartu dute. Aho batez onartuta Euskara zinegotzia pozik azaldu zen plana martxan jarriko dutelako. «Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, aho batez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda, helburu hau betetzeko ondorengo urteotan udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa da plana», esan zuen Sagarzazuk. Plana garatzeko, udalerrian euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin Hondarribiko Udalak burutzen dituen ekimenak kontuan hartu behar direla esan zuen Sagarzazuk. Plana osatzeko ekarpenak egin dituzte hezkuntzan, euskalduntzean, merkataritzan, [...]