“Aupa Aritz, aupa Mirandes!”
Pasaitar talde bat Espanyol eta Mirandes taldeen arteko Espainiako Kopako partida ikusteko bildu zen atzo Antxoko Mimos tabernan. Izan ere, Aritz Mujika antxotarrak Mirandesen jokatzen du, eta haren Kopako bidea tentuz jarraitzen ari dira Mujikaren lagunak, senideak, eta antxotarrak oro har. Ondo hasi zuen lehia Burgosko (Espainia) taldeak, 0-2 aurreratu baitzen markagailuan. Partida bukatzear zela, ordea, Espanyol taldeak hiru gol sartu zituen eta 3-2ko emaitzarekin itzuli ziren etxera Mirandesekoak. Itzuliko partidan ikusi beharko da nork egingo duen aurrera kanporaketan. Hala ere, giro onean izan ziren Mujikaren jarraitzaileak.

Aritz Mujikaren jarraitzaileak