

Auzo elkarteekin izandako batzarren gaineko irakurketa egin ostean, udaleko eta auzo elkarteetako ordezkariek bilerak bi hilabetean behin egitea adostu dute. Horrez gain, udalak eguneroko mantenu lanen berri emango die elkarteei. Hala, hurrengo topaket...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. Lehen maila. Bera Bera-Oiarso. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Easo Amara-Oiarso. Futbola Erregional Preferentea Beti Ona-Lengokoak. Bihar, 17:30ean, Beraungo zelaian. ...

Xabier Lete poeta, idazle eta abeslariaren omenezko kontzertua hartuko du Amaia KZk hilaren 28an. Kontzertua emango dutenen artean, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Jabier Muguruza, Piel Paul Berzaiz… izango dira. Helduentzako sarrerak 14,90 eurota...

Errenteriako Udalak eta Gazte Abertzaleen irakurketaren harira, PSE-EEk adierazi du herriko sei lagunak “kale borrokarekin lotura izateagatik” zigortu dituztela, “ez oharrean zehazten duten bezala ekintza politikoa aurrera eramateagatik”. PSE-EEren arabera, 2008an, hala nola, Errenteriako zinegotzi eta afiliatuen izenak ageri ziren dokumentazioa atzeman zieten, “informazio horren helburua ez zen atentatuak prestatzeko oinarria izatea besterik”. Horrez gain, “erregai garrafak eta sua eragiteko tresnak zein hainbat zinegotziren izenak diana baten barruan ageri ziren paskinak” ere atzeman zizkietela adierazi du. “Errenteria kale borrokak gehien zigortutako herrietako bat izan da, eta herritarren gehiengoak beti baztertu izan du indarkeria mota hori eta euren egileak”, gaineratu du PSE-EEk. Zigor horiekin ez dela pozten esan du talde sozialistak, eta lanean jarraituko duela “benetako normalizazioa errealitate sozial bat izan dadin, ez hitzak soilik”. Hala ere, esan du ez duela onartuko “ezker abertzaleak Errenterian azken hamarkadetan bizi izan den errealitate historikoa itxuragabetzea, eta ahalik eta gutxiago gazte horiek dauden egoerara eraman dituzten ekintza frogatuak”.

Ikust Alaia liburutegiak Mátamela. Lo que callan los rincones (Hil nazazu. Bazterrek esaten ez dutena) helduentzako ipuin kontaketa hartuko du, ostegunean.

Ikust Alaia liburutegiak ipuin kontalaria antolatu du hilaren 25ean, asteazkenarekin. Bruja Brunilda (Brunilda sorgina) ipuina hizpide izango dute bertan.


Lezoko ikastola inauguratuko dute etzi; ekitaldi ugari antolatu ditu Pasaia-Lezo Lizeoak, ospatzeko 2010ean Kilometroak jaialdian erein zuten haziak jada eman du fruitua. Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon eraikina egin du, eta eskolak hilaren 9an hasi bazituzt...

San Sebastian Egunaren harira, danborrada egin zuten atzo arratsaldean Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko haurrek. Haur Hezkuntzako eta lehen zikloko ikasleek jo zituzten Sarriegiren doinuak ikastetxean.

Atzo Errenteria-Oreretan eta gaur Oiartzunen mobilizazioak egin dituzte ikastetxeetan pasa den astelehenean Espainiako Auzitegi Nagusiak sei gazte oreretarri sei urteko espetxe zigorra ezartzeko erabakia gaitzetsi eta haiei elkartasuna adierazteko. ...

Zure abenturaren bila programaren barruan Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, ostegunean Amaia KZn. Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikusentzunekoaren bid...

Juanito Gaintza fisikoki gure artetik joan zaigu, baina betiko iltzatuta geratuko da gure oroimen eta bihotzetan, bere izaera eskuzabal, langile eta jatorragatik. Baratza-koperatiba proiektu txikia daukagu eskuartean, txikia bezain ederra gure pentsame...

Juan Jose Etxebeguren Bergararen margo erakusketa ikusgai izango da urtarrilaren 24tik aurrera otsailaren 5era bitarte, Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan. Ordutegiak: Astelehenetik larunbatera: 18:00etik 21:era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:...

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Ondarroako Aurrera, bihar, 15:45ean, Don Boscon. Urola-Trintxerpe, bihar, 16:00etan, Zumarragako Argixao zelaian. Erregional Preferentea Sanpedrotarra-Touring, bihar, 16:30ean, Trintxerren. Lehen Erregional...

Cafe Irunek Sekretupeko afariak ekimena antolatu du datorren urtarrilaren 28an. Stanley Kubricken Eyes wide shut filmarengan oinarrituko da gaua, eta beraz, taberna osoa horren arabera prestatua egongo da. Horrez gain, antzezleak, performance-ak eta abeslariak bertan ariko dira, eta Sandra Love drag queen ospetsua gaua alaitzeko ere prest agertu da. Sekretupeko afarien hurrengoa ostailaren 25ean eta martxoaren 10ean izango dira. Informazio gehiagorako 653 011 150 telefono zenbakira deitu.

Trintxerpe-Bidebietako Kontadores Gazte Zentroak La rata (Arratoia) antzezlanaren emanaldia antolatu du hilaren 28rako, 19:30etik hasita, denei irekia. Abel Bri katalanak idatzitako obra da, begiak itxi eta beste zentzumenekin disfrutatzera gonbita egi...

Antxoko Bekoz Beko elkartea emakumeei bideratutako umore, barre eta emozio tailerra egiten ari da. Bihar egingo dute tailerraren barruko bigarren saioa Antxoko Kultur Etxean, 15:30etik 21:00etara. Hurrengo saioa hilaren 28an izango da, ordutegi berbera...