Irungo Udalak jakitera eman duenez, hiru negozio berri ireki behar dituzte K-Biziak ekimenaren baitan. Hala, proiketu honek bultzatuko dituen hiru merkataritza gune berriak dira, Miren Gómez dantza estudioa; Arreglitos, arropa konponketa eta euskal jantzigintza; eta, Kids&Us haurrentzako ingelesa akademia. Hala, sartu berri diren komertzioekin, 19 dira dagoeneko K-Biziak ekimenean parte hartzeko onetsitako proiektuak: 11 Hondarribia kalean eta Pinudi inguruan, eta 8 Pio XII.ren eremuan. Ekimena, Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren barruan jaio zen; bertan, ekonomia suspertzeko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko, zein toki jakin batzuetako kontsumoa eta inbertsioa ere suspertzeko. Miguel Angel Paez Irungo Ekonomiaren Sustapenerako ordezkariak baieztatu duenez, programak “emaitza onak izaten ari da.”
Gazteen Soinu Zahar Txapelketaren XIV. ekitaldia egingo dute larunbat honetan Lezon. Bertan 7 eta 15 urte bitarteko neskek hartuko dute parte, A eta B sailetan banatuta. Eusko Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XIV. Gazteen Neskatxena Ligaxkaren leh...
Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideek txangoa egingo dute datorren otsailaren 3an, ostiralarekin. Abadiñora (Bizkaia) egingo dute irteera, San Blas Eguna dela eta. Urtero azoka antolatzen dute bertan. Bertara joan nahi duenak, izena eman dezake...
Yasmin Rodriguezen hiltzailea epaitzen hasi dira, Donostian; defentsaren arabera, gizonak eroaldi batean hil zuen andrea Oldarraldiaren unean gizona bere buruaren jabe zela nabarmendu du akusazioak Jon Olano / Berria Yasmin Zamira Rodriguez hil zuenak homizidioa egin zuen, ez erailketa. Tesi horri heldu dio Rodriguezen hiltzailea defendatzeko ardura duen abokatuak kasu hori argitzeko epaiketaren aurreneko saioan. Defentsaren arabera, Edward Enrique San Clemente «damututa» dago eginikoaz, «eroaldi batean» hil baitzuen Rodriguez. Zinpeko epaimahaia izendatzearekin batera hasi zen atzo, Gipuzkoako Auzitegian, Donostian, Yasmin Rodriguezen heriotza argitzeko epaiketa. Akusatuak atzo deklaratu behar zuen, baina luze joan zen epaimahaiaren izendapena, eta atzeratu egin dute San Clementeren deklarazioa; gaur hitz egingo du epailearen aurrean. Atzoko saioan abokatuek eta fiskalak hartu zuten hitza: akusaziokoek, aurrena; defentsak, ondoren. Rodriguezen alaba eta ama, oldarraldian eraso zion Juan Pablo Urtizberea, Irungo Udala, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Espainiako Gobernua ordezkatzen dituzte akusazioko abokatuek. Bi aldeak bat datoz 2009ko maiatzaren 9ko gauean Irunen (Gipuzkoa) gertatutakoarekin. Rodriguez afaltzera joan zen lankide batzuekin, eta dantzaleku batera joan ziren afaldu eta gero. Dantzalekutik irtetean, San Clemente zain zuen Rodriguezek. Eztabaidan hasi ziren biak, eta heriotza mehatxuak egin zizkion gizonezkoak. Autoan alde egin zuten Rodriguezek eta haren lagun batek, baina atzetik segika joan zitzaien gizonezkoa, beste [...]
Jaizkibel Mendizale Taldeak mendi irteera antolatu du heldu den iganderako, hilaren 29rako. Zuberoako itzuliaren hirugarren etapa izango da, Ospitalepetik Eskiulara doana. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da eta, mendi taldetik esan dutenez, “malda aipagarririk gabea”. Irteera 07:00etan izango da, Pasai Antxotik; autobusa Iztietan hartu nahi duenak lehenago gosaldu beharko du, 06:45ean pasako baita handik. Informazio gehiago nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezake, asteazken edo ostiralean. Bestela, elkartearen webgunean aurki dezake informazioa.
2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein izan den jakitera eman du Irungo Udalak. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako irrifarrea) kartelak lortu ditu boza gehien herritarren aldetik (441 zehazki), eta hor...
Martxa baten lehen notak (Mikel Laboa). Bertsioa: Irati Odriozola eta Garazi Esnaola.
Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Lurra, zorua bailitzan liburua aurkeztuko du bihar, 19:30ean Xenpelar Etxean. “Garapen ereduak azken urte eta hamarkadetan Euskal Herrian eragin dituen ondorioei buruz” ariko da, eta ildo horretatik,...
Trintxerpeko Mogambo aretoak rock experimentaleko gaualdia antolatu du ostiralerako. Hiru talde ariko dira, The Happiness Project, Giranice eta 3797. Emanaldia 21:00etan hasiko da. The Happiness Project Benicarloko taldea da (Castello, Herrialde Katalanak), noise rock experimentala egiten duena. Eskarmentu handiko musikariak dira proiektu honetan elkartu direnak. Bandako kideek beraiek esanda, “modo intiutiboan konposaturiko abestiak” egiten dituzte, 7 eta 10 minutu ingurukoak. Ez dute oso gustoko haien musika estilo batean kokatzea, baina Estatuko post rockean dagoeneko erreferentzia bat dira, eta batzuetan rock progresibora ere hurbiltzen dira. Beste bi taldeak Euskal Herrikoak izango dira. Giranice banda instrumentalean arlo ezberdinetatik datozen musikariak batzen dira, eta horrek isla du egiten duten ambiental post rock estiloan. Musikaren oinarria rock gitarrek ezartzen dute, eta haien gainetik bibolin batek gidatzen du abesti bakoitzaren ildoa. 3797ko kideek metal hardcorea jotzen dute; Materia eta Spezial guest taldeetako kideak elkartu dira proiektu berri honetan, eta lehen diskoa aurkeztera datoz Mogambora.