
Aurrera segitzen du Yasmin Rodriguezen hilketaren gaineko epaiketa, eta polizia agenteen arabera, akusatua “edanda ez zirudien”, horren “zantzurik ez baitzuen”. Istripuaren momentuan bertaratutako udaltzainek San Clementek ̶...

Hurrengo larunbatean ospatuko dute Santa Ageda Eguna, eta urtero bezala, bezperan kopla kantari aterako dira hainbat herritan. Lezon ere jarri dute zita gaur zortzirako. Horrela, Tomas Garbizu Musika Eskolako taldeek zein Aiton Bordako abesbatzak kaler...

Herritar guztiei etxebizitza bermatzeko politika martxan jarri duela iragarri du eguerdian udalak.

Helduen Tailerretako dantza taldeek mutxiko saioa antolatu dute iganderako. 12:00etan izango da, Doneztebe plazan. Mutxikoak dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

Atzo egin zuten urtarrilari zegokion ohiko udalbatzarra. Zinegotziek, beste hainbat gairen artean, bi mozio landu zituzten: Kutxabank erakundearen ordezkaritzari buruzko mozioa, eta Gipuzkoan azpiegitura lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa. Lehenenagoa Bilduren aldeko botoekin onartu zuten (zortzi alde, abstentzio bat —Hamaikabat— eta bi aurkako bozka —EAJ). Bigarrena ere, Bilduren bozkekin atera zen aurrera (zortzi alde, eta H1 eta EAJ kontra —hiru aurkako bozka, beraz—). EAJk, gainera, beste testu bat irakurri zuen. Horrez gain, zinegotziek Altzibarko Olalde eremuko etxebizitzen zozketarako zerrendak onartu zituzten. Udalaren webgunean ikus daitezke onartuen eta baztertuen zerrendak.


Duela gutxi udalaren webguneko udal aldizkarien atala berritu dute. “Une honetatik aurrera Bilduma udal artxibo eta liburutegiaren aldizkariaren edizio guztiak kontsulta daitezke, eta baita Oarso aldizkariaren 35 eta 46 bitarteko zenbakiak (2011k...

Zure abenturaren bila programaren barruan, Kiwizibidaia aurkeztuko dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek, gaur, Amaia KZn (19:30). Bikotea, seme-alabarekin batera, Zeelanda Berrira joan zen irla txirrindaz bisitatzeko helburuarekin. Ikus-entzunekoaren ...

Cristina Laborda Irungo Mugikortasunerako delegatuak autobus zerbitzu berrien gaineko proposamena aurkeztu zuen Udalbatzan, atzokoan, eta, bertan behera gelditu zen. Proposamena egin bezain pronto, aurkako jarrera aurkeztu zuten gainontzeko alderdietako zinegotzi guztiek, eta bakar batek ez zuen haren jarrera aldatzeko asmorik agertu. Era berean, “murrizketak harrigarriak” direla argudiatuta, kexu agertu ziren Landetxa-Kateako auzo elkarteko kideak. Hori dela eta, ordu eta erdiko eztabaidaren ondotik, proposamena atzeratzea erabaki zuen Jose Antonio Santano alkateak. Hala, proposamen berriaren arabera, herriko autobusen inguruko kontratu aldaketa zen gainontzeko hautetsiek bozkatu behar zutena. Izan ere, ibilbide eta geltoki berriak aurrera eraman ahal izateko, kontratuaren esleipena aldatu beharra baitago. Modu horretan, herriko autobusak Gipuzkoako Foru Aldundiaren autobus zerbitzu berriekin koordinatzeko “beharrezkotzat” jo zituen Labordak aldaketak, martxoaren 1ean indarrean sartu behar baitziren ibilbide berriak. Delegatuak emandako datuen arabera, Gipuzkoan, autobusen erabiltzaile kopurua %13 hazi den bitartean, Irunen %7ko beherakada izan du. Beraz, erabiltzaileak erakartzeko neurriak ezinbestekotzat jo zituen PSOEkoak. Ibilbide eta denbora laburragoak, garraioen arteko aldaketak egiteko aukera, eta “erabiltzaile gutxi dauzkaten zerbitzuetan aurrezteko beharra” nabarmendu zituen, besteak beste, hautetsiak. Alderdi guztien ezetza Proposamena aurkeztu bezain azkar, gainontzeko alderdi guztien ezetza jaso zuen delegatuak. EAJko bozeramaile Xabier Iridoyk hartu zuen hitza lehenbizi, eta Foru Aldundiarekin ematen ari den koordinazioa “seriotasun [...]

Iratxe Sorzabal irundarra epaitu dute Frantzian, eta sei urteko espetxe zigorra ezarri diote ETAren aparatu logistikoko ustezko kide izatea leporatuta. Sorzabalekin batera, beste lau euskal herritar epaitu dituzte prozesu berean. Epaimahaiaren arabera,...

Gaurtik aurrera, esneki ekologikoak makinatik hartzeko aukera dago Errenteria-Oreretan. Gipuzkoako bigarren esneki makina da (aurrena Hernanikoa izan da, eta pasa den astean ireki zuten), eta esne makinaren ondoan jarri dute, Niessen merkataritza zentr...

Esneki ekologikoaen makina jarri dute.

Krisiaren eraginez, murrizketak egingo dituzte 9. Zinegoak jaialdian, eta aurten, 70.000 euroko aurrekontua izango du. Gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 6tik 12ra Bilbon izango da, eta 13tik 26ra beste hainbat...

Irungo Waku Park eta Camelot haur parkeetako arduradunek euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena sinatu dute udaleko Euskara Sailarekin, 2010eko abenduan abiatutako Euskara Biziberritzeko Irungo Plan Nagusiaren barruan. Asteartean egin zuten ekimena, udaletxeko bilkura aretoan; bertan ziren Euskara arlotik Fernando San Martin ordezkaria eta Iban Eguzkitza zuzendaria, eta bi enpresetako arduradunak, Cameloteko Helena Garcia eta Miren Negrillo Waku parkekoa. San Martinen arabera, proiektua Waku Park eta Camelot enpresei aurkeztu zitzaien “euskararen familiaren bidezko transmisioaren eta aisiaren esparruaren eraginpean dauden establezimenduak izateagatik”. Hiriko haurren %64ak euskara ezagutzen duela azaldu zuen, eta zerbitzu horiek euskaraz eskatzen dituzten familiak “gero eta gehiago” direla nabarmendu zuen. Asteartean sinatutako hitzarmenarekin, euskararen erabileran aurrerapausuak emateko konpromisoa hartu dute bai Camelotek, baita Waku Parkek ere. Hala, publizitate euskarrietan, sustapen ekintzetan eta megafonia bidezko komunikazioetan euskararen presentzia areagotuko dute bi enpresek. Waku Parkek, esaterako, errotulazioan euskararen presentzia nabarmentzeko premia du; Camelotek, bere aldetik, webgunea euskaratu nahi du epe motzera. Udaleko Euskara Sailak, bere partetik, hainbat hizkuntza zerbitzu doan eskainiko dizkie bi jolas parkeei, hala nola, itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak.

2012. urteko Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den jakinarazi dute. Raquel Hernandez Boneden Sonrisa de Carnaval (Inauterietako Irribarrea) kartelak irabazi du, 441 bozekin. Egileak 550 euro eskuratuko ditu.