Podiumean, Ama Guadalupekoa
Judo sasoiari hasiera ezin hobea eman dio Hondarribiko Ama Guadalupekoa judo taldeak. Espainiako Taldekako Txapelketan izugarrizko erakustaldia egin zuten duela bi aste Katalunian, eta hamazazpi borrokaldietatik hamasei irabazi zituzten. Hala, neskak l...
Judo sasoiari hasiera ezin hobea eman dio Hondarribiko Ama Guadalupekoa judo taldeak. Espainiako Taldekako Txapelketan izugarrizko erakustaldia egin zuten duela bi aste Katalunian, eta hamazazpi borrokaldietatik hamasei irabazi zituzten. Hala, neskak laugarren eta mutilak lehenengo dira txapelketako sailkapen nagusian. Gainera, iragan igandean, Gipuzkoako Txapelketan, Maider Palavecinok, Lidia Yarzak, Aritz Sagarzazuk, Iker Otegik eta Xabier Eizagirrek urrezko domina eskuratu zuten, eta Amets Sarasuak eta Beñat Gainzak zilarrezkoa. Irudia Hernanin igandean egin zuten txapelketakoa da. Pozik agertzen dira Hondarribiko kirolariak, dominekin.
