Real Unionen kontra jokatuko du Oiartzunek
Ohorezko Erregional Mailan, Real Union izango du Oiartzunek kontrario asteburuan. Bihar jokatuko dute 19. jardunaldiari dagokion partida, 15:45ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Denboraldiari begira, oiartzuarrak irundarrak baino gehiago izaten ar...
Ohorezko Erregional Mailan, Real Union izango du Oiartzunek kontrario asteburuan. Bihar jokatuko dute 19. jardunaldiari dagokion partida, 15:45ean, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian.
Denboraldiari begira, oiartzuarrak irundarrak baino gehiago izaten ari dira. Hala, oiartzuarrak sailkapeneko laugarrenak dira, eta irundarrak zazpigarrenak. Oiartzunek 33 puntu ditu, eta Real Unionek 28.
