Ume lapurtuen kasuak argitzen laguntzeko eskatu dio PSE-EEk udalari
Datorren astearteko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko du PSE-EEk ume lapurtuen harira: “Udalari galdegiten diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo gobernuari beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatzeko Gipuzkoa...
Datorren astearteko udalbatzarrean mozio bat aurkeztuko du PSE-EEk ume lapurtuen harira: “Udalari galdegiten diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo gobernuari beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatzeko Gipuzkoan ustez izan diren ume lapurtuen eta legez kanpoko adopzioen kasuak argi daitezen”.
Horrez gain, erakundeetan ikerketa batzorde bat irekitzea galdegiteko eskatu dio udalari, baita ume lapurtuekin zerikusia duten erietxe publiko nahiz pribatuen eta Donostiako Gotzaingoaren lankidetza ere, informazio eta dokumentazio lortzerako garaian.
PSE-EEk salaketak “oso larriak” direla adierazi du, eta zantzuak egiaztatzen baldin badira, sakoneko arazo sozial bat izango litzatekeela. Orain arte, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 400 kasu agertu direla jakinarazi du, eta Gipuzkoa dela kaltetu gehien dituen lurraldea.
