Donibanek ez zuen hutsik egin Urnietan
Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietakoren aurka (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde beraren kontra, eta...
Irabazi beharreko partida zuen Donibane Eskubaloiak asteburuan Urnietan, Lurraldeko Lehen Mailako sailkapeneko azkenaren, Urnietakoren aurka (33-40). Horrenbestez, denboraldiko bigarren garaipena lortu dute sanjuandarrek, biak talde beraren kontra, eta Leizaran taldetik bi puntura jarri dira.
Datorren igandean Urola Aztik bisitatuko du udal kiroldegia; 17 punturekin laugarren dira Tolosarrak, jokatutako 13 partidatik zortzi irabazi eta gero.