Hirugarren jarri da Pasaia, Lesakan hiru puntuak lortu eta gero
Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lesakan, Beti Gazteren aurka (2-3) eta sailkapenean jauzi handia ematea lortu du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri gorriak, beriotarrekin berdinduta. Sailk...
Ohorezko Mailako Pasaiak garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lesakan, Beti Gazteren aurka (2-3) eta sailkapenean jauzi handia ematea lortu du. Berioren porrotari esker, hirugarren tokian jarri dira zuri gorriak, beriotarrekin berdinduta. Sailkapenean aurretik zeuden Oiartzun eta Aretxabaletak ere galdu zuten, eta bi talde horiek aurreratu ditu Pasaiak. Datorren asteburuan Aloña Mendiren aurka lehiatuko dira antxotarrak; zortzigarren tokian dago Aloña, Pasaiak baino bost puntu gutxiagorekin.