Leire Alcala Espainiako txapeldun da ergometroan
Leire Alcala Hibaikako arraunlari errenteriarra 23 urtez azpikoetan Espainiako txapeldun da ergometroan. Asteburuan egin dute proba hori Madrilen, eta berak egin du denborarik onena: 2.000 metro egiteko 7, 10 minutu egin behar izan zituen. Bigarren sai...
Leire Alcala Hibaikako arraunlari errenteriarra 23 urtez azpikoetan Espainiako txapeldun da ergometroan. Asteburuan egin dute proba hori Madrilen, eta berak egin du denborarik onena: 2.000 metro egiteko 7, 10 minutu egin behar izan zituen. Bigarren sailkatua sei minutura geratu zen.
Bestalde, Hibaikako emakume seniorrak garaile izan ziren atzo IV. Julian Enrique Oroitaldian, Sestaon (Bizkaia). Atzo bertan egin zuten debuta, eta Orio, San Juan eta Lutxanaren aurretik geratu ziren.