Trintxerpek berdinketa eskuratu zuen Mondragonekin
Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbatean Mondragonen aurka, Don Boscon jokatutako 20. jardunaldiko partidan (1-1). Puntu horri esker zuri urdinek hamairugarren tokian jarraituko dute beste astebetez, Hondarribiaren au...
Ohorezko Mailako Trintxerpe futbol taldeak puntu bat lortu zuen larunbatean Mondragonen aurka, Don Boscon jokatutako 20. jardunaldiko partidan (1-1). Puntu horri esker zuri urdinek hamairugarren tokian jarraituko dute beste astebetez, Hondarribiaren aurretik —hondarribiarrek ere berdinketa lortu zuen, Urolaren aurka—. 21 puntu ditu Trintxerpek, jaitsiera postuetatik 5 puntura.