ATEAk salatu du Trintxerpen animalien babeserako araudia ez dela betetzen
ATEAk, Animalien Tratu Etikoaren Aldeko taldeak, Pasaiako alkatearei gutun bat helarazi dio, Trintxerpen animalien babeserako araudia betetzen ez dela salatzeko. Trintxerpeko zenbait auzoetako jaietan barraken arduradunek trebetasunak agertzen dituzten haurrei koloretako arrain biziak ematen dizkietela salatu dute. Animalien tratu onerako elkartetik esan dute “behin baino gehiagoetan” jarri direla Pasaiako udalarekin harremanetan: “guk dakigula behintzat, ez dute inolako protokolorik abiatu, eta gauza erreza da, ferianteak herrian agertzen diren aldietan udalerriko arautegiaren berri ematea, hori da eskatzen udalari diogun gauza bakarra”. ATEAtik esan dute orain arte ez dutela jaso udalaren erantzunik. “Erakunde publikoei ahazten zaie gizartearen esanetara daudela, bereziki, legeen hausteak salatzen gizarteak erakundeen lana egiten duenean”, gehitu dute ATEAkoek.
ATEAk, Animalien Tratu Etikoaren Aldeko taldeak, Pasaiako alkatearei gutun bat helarazi dio, Trintxerpen animalien babeserako araudia betetzen ez dela salatzeko. Trintxerpeko zenbait auzoetako jaietan barraken arduradunek trebetasunak agertzen dituzten haurrei koloretako arrain biziak ematen dizkietela salatu dute.
Animalien tratu onerako elkartetik esan dute “behin baino gehiagoetan” jarri direla Pasaiako udalarekin harremanetan: “guk dakigula behintzat, ez dute inolako protokolorik abiatu, eta gauza erreza da, ferianteak herrian agertzen diren aldietan udalerriko arautegiaren berri ematea, hori da eskatzen udalari diogun gauza bakarra”.
ATEAtik esan dute orain arte ez dutela jaso udalaren erantzunik. “Erakunde publikoei ahazten zaie gizartearen esanetara daudela, bereziki, legeen hausteak salatzen gizarteak erakundeen lana egiten duenean”, gehitu dute ATEAkoek.