Kasino Zaharrak, hogeitahiru urte
Kasino Zaharra adinekoen elkarteak hogeitahiru urte bete zituen herenegun. Hala, meza egin zuten Portuko elizan bazkideek, eta jarraian, elkarrekin bazkaldu zuten Ardora jatetxean. 2011n 80 urte bete zituzten ondoko bazkideak ere omendu zituzten: Manuel Garrote, Gabriel Lekuona, Jesus Mari Martinez, Juan Jesus de la Iglesia, Dolores Valverde, Mercedes Ancisar, Josefa Arizmendi, Antxoni Iza, Maria Pilar Usain eta Adela Baños. Gainera, iaz urrezko ezteiak bete zituzten bi senar-emazte ere omendu zituzten: Bixente Goikoetxea eta Amparo Uranga, eta Jesus Ancisar eta Maria Angeles Olazabal. Irudian, omendu guztiak ikus daitezke, oroigarriekin.