Lehen Sektoreko Batzordea sortu behar dela uste du Bilduk
Bilduko zinegotzi Marilena Castillo eta Juanito Ortizek, eta Udalbiltzako kide Enrike Lekuonak, Hondarribiko 50 baserritarrekin bilera egin dute, Bilduk, lehenengo sektorea osatzen duten arrantzale, artzain eta baserritarren jarduerak garatzeko helburu...
Bilduko zinegotzi Marilena Castillo eta Juanito Ortizek, eta Udalbiltzako kide Enrike Lekuonak, Hondarribiko 50 baserritarrekin bilera egin dute, Bilduk, lehenengo sektorea osatzen duten arrantzale, artzain eta baserritarren jarduerak garatzeko helburua duelako. Bilduren Herri Programan hala jasota gelditu zen horrelako ekimenak egingo zituztela.
Bilkura horretan baserritarrek, besteak beste, asteazkenero egiten den merkatua antolatzeko dauzkaten trabak aipatu zizkieten Bilduko kideei. «Astean zehar eta goizean egiten denez, jende asko ezin da bertara hurbildu, eta gainera, merkatua antolatzen jarduten duten zinegotziek, hainbat produktu salgai edukitzea ez dute egokitzat ikusten (eztia, gaztak…). Horrek merkatuaren aniztasuna eragozten du», azaldu zuten. Merkatua kalean ospatzea ere bezeroentzako deserosoa dela aipatu zuten herriko baserritarrek, eta egokiagoa iruditzen zaie babestua dagoen toki batean postuak jartzea.
Bilduk beharrezkoa ikusten du lehenengo sektorearekiko elkartasuna areagotzea, eta horretarako, Lehen Sektorearen Batzordea sortzea, «gure herrian duen garrantziarengatik eta baserritarren, arrantzaleen eta artzainen duintasunagatik».
