
Hector Coutoren emanaldia izango da bihar Pagoan. Hona iragarri duten festa: Hector Couto + Sm (Soulrack & Mikel_e) + Anartz + Furiona & Paolo + Noda + Mikeloop. 00:00etan hasiko da jaia.


Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatuta, Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar Antxon. Ohitura zaharrak gordez, koplak abestuko dituzte, 18:30ean hasita, Azokatik abiatuta. “Baserritar jantzia soinean eta makila eskuan tabernaz taberna joango gara koplak kantatzera”, esan dute. Herria doinu zaharrekin girotu eta gero, sagardotegira joango dira afaltzera, eta dei egin diote horretara animatzen den orori. “Dantza eta kantu giroan sorturiko egun jator honetara hurbiltzea gonbidatu nahi dugu herri guztia. Ateak zabalik daude larunbat arratsaldeko 18:30ak arte. Bai kantatzera etortzeko, baita afaltzera etortzeko ere”. Atzo eguerdirako 50 lagun zeuden afaltzeko izena emanda. Tradizio bilakatuta Urtero ospatzen du Alkartasunak Santa Ageda bezpera. Taldeko kideek, dantzari ohiek eta taldekoak ez diren herritarrek parte hartzen dute koruan. Aurten kantu jirakoak ere animatu direla esan dute.

Elkarretaratzea egin zuten atzo, ordu erdiz, Herri Eskola ondoko Euskal Herria plazan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Asteartean 16:15etik aurrera beste bat egingo dute, eta hilaren 9an lau orduko lanuztea.

Real Union futbol taldea Arandina (Burgos, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, Stadium Galen (12:00). Etxekoek puntuak gehitzea beste aukerarik ez dute, sailkapenean gora egin ahal izateko eta igoera postuetan sartu ahal izateko. Bestalde, aste honetan jakitera eman denez, Mari Lacruz jokalariak ebakuntza egin behar du eta beraz, bizpahiru aste beharko ditu osatzeko. Erdilariak belaunean egin beharko du ebakuntza. Izan ere, orain dela lau urte egindako ebakuntzan hainbat grapa utzi zizkioten eta horietako bat askatu zaiolakoan kirofanora eraman behar dute. Halere, Real Unionek berri onak ere izan ditu aste honetan, Mario Martinez eta Marc Sellares jokalariak sendatu eta berriz ere normaltasunarekin entrenatzen hasi baitira.

Meakako Adixkideak elkarteak Irunen Kantu eta Dantza ekitaldia antolatu du, otsailaren 5ean, iganderekin. Emanaldia Zabaltza plazan izango da, 11:30etik 13:00era.

Errepertorioko-entzunaldia emango dute gaur musika Udal Kontserbatorioko 1. eta 2. maila profesionaleko ikasleak. Borja Rubiños irakasleak pianoarekin lagunduko ditu musikariak. Lehen mailakoak 17:15ean hasiera emango diote entzunaldiari, eta bigarren...

Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek bihar arratsaldean jokatuko dute areto futboleko derbia, Bekoerrota kiroldegian. Partida 17:00etan hasiko da. Lezoarrak errenteriarrak baino postu bat gorago daude, baina zortzi puntuko arrakala dago euren artean. Hogei ...


Hamarkada bateko eztabaidaren ondoren, eta behin baino gehiago zenbakiei erreparatu ondoren, Itsas etorbidea berritzeko lanak hasi dira Hendaian. Beharra zuen. Batetik, zaharra geratu delako, eta, bestetik, gaur egungo bisitariek ez dituztelako duela ehun urtekoek zituzten beharrak. Baina, zer zegoen Itsas etorbidearen aurretik, zer XX. gizaldiko hasieran Hondartza auzoa eraikitzen hasi baino lehen, nola zen hura euskal estiloko jauregiak ez zeudenean? Izan ere, gutxik dakite XIX. mende amaiera arte ingurune hori dunek osatzen zutela eta Zokoburu aldean, kirol kaia dagoen alde horretan, ura besterik ez zegoela… Ikus erreportaia

Mugigipuzkoa ikastaroa emango dute astelehenean KZgunean, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroa doan da. Gipuzkoako mugikortasun ataria da Mugigipuzkoa, nola mugitu ikasteko.

Kukai dantza konpainia Karrikan dantza ikuskizunaren egokitzapen bat egin du: Out/in. Datorren igandean, hilak 12, aurkeztuko du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etan. Sarrerak asteartetik aurrera eros daitezke Errenteria Hiria Kulturguneko leihatil...

Aloña Mendi menderatu eta aurretik dituen Anaitasunak, Tolosak eta Beriok gauza bera ez egitea, hori da Ohorezko Mailako Pasaiak asteburu honetarako duen plana. Baina lehenengo Oñatin irabazi behar dute; Aloña zortzigarren tokian dago sailkapenean, ...

Berdintasun Kontseiluak jakinarazi duenez, laster puntu beltzak jartzen hasiko dira denda, jatetxe, ile-apaindegi, taberna eta herriko komertzio guztietan. Dagoeneko bidali dituzte eskutitzak, eta datorren astean hasiko dira jasotzen komertzioak. Puntu...

Eguraldia hobetu arte ehiza debekatu du udalak
