
Minbiziarekin aurrez-aurre hitzaldia emango du Jose Antonio Alberro Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaileak, bihar, El Pilar ikastetxean. Interesatuak Minbiziaren Aurkako Elkartearen (ACC) egoitzak ahal dituzte jaso gonbidapenak, Foru kaleko 4. zenbakiko, 1. ezkerrean.

Inauterietako konpartsen bilera izango da bihar, Urdanibia plazako Kultur eta Kirol bilera aretoan. Inauterietako desfilerako ordena zein izango den erabakitzeko zozketa egingo dute.

Oiasso Erromatar Museoak Minervaren Foroa antolatu du larunbaterako. Baskoien meatzaritza hitzaldia emango du Mertxe Urteaga museoko zuzendari eta arkeologoak, 18:00etatik aurrera. Ondotik, Arditurri: itzal eta argi hizketaldia izango da, Itxaro Borda ...

Puente Genil taldearen etxean aritu zen Bidasoa eskubaloi taldea asteburuan. 25-20ko emaitzarekin iritsi zen partida bukaerara. Irundarrak ondo hasi arren, baina lehen zatiaren azken hamar minutuetan partidatik kanpo gelditu ziren. Irungo Gaztiak bere ...

Gaur goizean aurkeztu dituzte udaletxeko areto nagusian. Bertan izan dira Asier Legorburu Kultura zinegotzia, eta Ihote Taldeko hainbat kide.

Bihar arratsaldean Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du, Azokan, San Fermin jaiei begira egiten ari diren eztabaida prozesuarekin jarraitu eta 2012ko egitaraua prestatzen hasteko. Herritarrei dei egin diete eztabaidan parte har dezaten. 20:00etan ha...

Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa. Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren. Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan. Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.

Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 ...

Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...

Hilaren 11an, larunbatean, egingo den helduen kaldereroen konpartsan atera nahi dutenek, bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna) entseatuko dute. Entseguak Trintxerpeko alkateordetzako beheko solairuan izango dira, 20:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek dei egin diete parte hartu nahi duten guztiei, entseguetara joateko. Hilaren 11an izango da kaldereroen elkarretaratzea, 18:30ean, Serafin Esnaola plazan. Juan Jesus Neirak eta Maribel Mugikak zuzenduko dute konpartsa, eta erreginak honako hauek izango dira: Santi Lopez Galdona, Juan Benito Fernandez eta Santos Celemin. Parte hartzaile bakoitzak bere zartagina eta mailua eraman beharko du. Trintxerpeko Ilunbe Musika Bandak lagunduko die jardunean. Haurrena Karmengo Ama eskolan Haurren elkarretaratzea Karmengo Ama eskolan izango da, larunbatean ere, 17:00etan. Arraiketai eta Pasaia Musikaleko Pantxanga txarangek girotuko dute kalderero txikien elkarretaratzea.

Zure abenturaren bila ekimenak beste ikusentzuneko bat aurkeztuko du ostegunean, Amaia KZn. Oraingoan, Fernando Odriozola izango da protagonista eta hark ekoiztutako Zimbabwe lana emango du. Hala, Odriozolak,bizitza basatiaren erresumara egiten du bida...

Sukaldean trebatzen ikasteko beste saio bat antolatu du bihar Argoiak elkarteak, Mikel Cuevasen eskutik.

Leka Enea Irun mahai-teniseko bi taldeak Andaluziako taldeen aurka lehiatu ziren asteburuan, Hirubiden izandako partidetan, eta bi kasutan, garaile atera ziren irundarrak. Hala, larunbata arratsaldean lehiatu ziren lehenbizi gizonak. Partida ez zen ero...

Joan den astean udalaren eta aldundiaren arduradunek foru funtsaren inguruan eginiko bileraren ostean, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak propo...

Hendaiako Ensemble C Tout taldeak Noces de sang antzezlana emango du datorren hilaren 17an eta 18an (ostirala eta larunbata dira) Mendi Zolan kulturgunean. 17ko emanaldian ikusleek borondatea eman behar dute saiora sartu ahal izateko. Bildutako dirua B...

Gauerako zein biharko elurra iragarri dute, itsas mailaraino. Tenperaturak zero azpitik ibiliko dira, eta izotza egingo du gauetan, eta baliteke egunez ere egitea. Hala, arretaz ibiltzeko deia egin dute. Aurreko asteburuan ere, denboraleak hainbat buru...


Nuendo audio edizio eta masterizazio programa bat da. Hori erabiltzen irakatsiko dute Altzibarko Gaztelekuan, gaurtik aurrera. Interesa dutenek 19:00etan agertu behar dute gaur bertara. Eskolak astearteetan eta ostegunetan emango dituzte, 19:00etatik aurrera.

Phaidon argitaletxeak Mugaritz Errenteria-Oreretako jatetxeari buruzko liburu bat argitaratuko du laster: Mugaritz. A natural science of cooking. Maiatzean jarriko dute salgai, ingelesezko bertsioan.

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean. Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.