
Maider Galarzak Printzetxo-printzetxo txikientzako ipuin kontaketa egingo du asteazkenean, hilaren 15ean, Ikust Alaia liburutegian.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia 2011ko Foru Funtsa Finantzaketaren likidazioa %25eko lau zatitan itzultzearen aldeko jarrera adierazi du, gaurkoan. Tokiko gobernuak “satisfakzioa” agertu du erabaki berriarekin eta ...

Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara, Hezkuntza, Gazteria eta Balioen delegatuak Eudeleko ordezkari gisa ariko da Euskadiko Eskola Kontseiluan. Erakundea, hezkuntza arloko organo gorena da Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), eta horren funtzio nagu...

Bihar Touringen arerio zuzenaren kontra jokatuko du Beti Onak: Ostadarren kontra. Lehia, 16:00etan hasiko da Beraungo futbol zelaian. Touringek, berriz, Astigarragako Mundarrori irabazi beharko dio lidertza eskuratzeko, igandean, 10:00etan, Astigarraga...

Musika talde gazteak bultzatzeko helburuarekin, Txomin Uriza hendaiarrak Brah Brah kolektiboa sortzea erabaki du. Hendaiako musika taldeek parte hartzen dute ekimen berri honetan, eta hasieran lau talderen artean hasi ziren arren, pixkanaka zabaltzen a...

Musikari beteranoek osatutako Back laukote bidasoarrak kontzertua emango du bihar, Amaia KZn (20:00). Taldeak beren abesti propioak eta 60, 70 eta 80. hamarkadetako hainbat bertsio eskainiko ditu. Sarrerak 3,30 euroan salgai dira.

Viva la zarzuela ekitaldiak Luis Mariano Lirika Elkartearen 2012. urteko denboraldiari hasiera emango dio, etzi, Amaia Kultur Zentroan (19:00). Carmen Serrano sopranoa, Manuel de Diego tenorea eta Guillermo Orozco baritonoa ariko dira oholtzan, Antonio...

Sutea izan zen Irungo Arbesko Errotan, atzo gaueko 23:30ak aldera. 30 lagun euren etxeetatik atera behar izan zituzten eta ondorioz, horietako batzuk hotelean igaro behar izan dute gaua. Zauriturik izan ez den arren, lagun bat Bidasoako erietxera eram...

Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egingo dituzte, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen. San Pedroko kanporaketa Antxeta elkartean egingo dute, Trintxerpekoa Trintxer elkartean eta Antxokoa, Basari elkartean. Basarin herri b...

Joan den asteburuan izotzagatik jokatu gabe geratu eta gero, lehiara itzuliko da bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldea. Etxean jokatuko dute, Anaitasuna liderraren kontra. Publikoaren berotasuna baliatu nahi dute antxotarrek partida irabazteko, aurretik dituzten taldeek ihes egin ez dezaten. Ohorezko Mailako taldearen partidari segidan, Lehen Erregional Mailako Pasaiak jokatuko du, Añorgaren kontra. Partida hori ere Don Bosco zelaian izango da, 18:45etik aurrera. Klubeko gainontzeko taldeei dagokionez, aipatzekoa da eskualdeko bi derbi jokatuko dituztela, kadeteek Touring Bren aurka, eta Gazte Mailako A taldeak Allerruren kontra. Pasaia klubeko taldeen partidak Erregional Ohorezko Maila. Pasaia-Anaitasuna, bihar, 16:30ean, Don Boscon. Lehen Erregional Maila. Pasaia-Añorga, bihar, 18:45ean Don Boscon. Gazteen Lehen Maila. Orioko-Pasaia, bihar, 16:30ean, Menzibeltzen (Orio). Kadeteen Lehen Maila. Pasaia-Touring B, bihar, 10:00etan, Don Boscon. Haurren A Maila. Pasaia-Allerru, bihar, 12:00etan, Don Boscon. Haurren B Maila. Sanse-Pasaia, bihar, 10:30ean, Felix Garin zelaian (Donostia).

Uner musika elektroniko saioa izango da datorren ostiralean, inauteriekin batera, Tunk aretoan. Bertan ariko direnen Djen artean besteak beste, Alain Fanegas, Enric Ricone, ShockNorte WorkStation, Danni Fernandez eta Julien Uranga dira.

SOS Haur Lapurtuak plataformak hitzaldia emango Flor Diazen eskutik asteazkenean, Argoiak elkarteak antolatua.

ZL klubak San Valentineko gau berezia antolatu du bihar gauean, 23:30etik aurrera. Diskotekaren bigarren aretoan bikoteei zuzendutako baladak entzungai izango direla adierazi dute, eta bigarren aretoan aldiz, Dj Ibon in session izango da.


Jabier Muguruza musikariak Bikote bat disko berria aurkeztuko du bihar, Lakaxita gaztetxean, 20:00etan. Muguruzak, 2011n grabatu zuen diskoa, El Vendrelleko Auditorioan (Tarragona, Herri Katalanak) eta Katarain Estudioetan (Azkarate, Nafarroa), zein G...

Ibon Goieaskoetxea euskal presoa Villefranche-surSaoneko (Rhone, Frantzia) espetxera lekualdatu dute aste honetan. Hala, Euskal presoen egoera salatzeko eta Euskal Herrira hurbiltzeko eskatzeko xedearekin, elgarretaratzea izanen da bihar, Pausuko birib...

Ekialdeko arabiar mundua ardatz hartuta, Bidaia-liburuxka izeneko jardunaldia antolatu du Zambra elkarteak, otsailaren 19an Mendi Zolan kulturgunean (14:00). Antolatzaileek jakinarazi duenez, “ekialdeko arabiar eta ijitoen jatorrizko dantzak ezag...

Hondarribiko Udaleko Hirigintza sailak 1,3 milioi euroko aurrekontua du aurten. Zati bat, Domingotxonea Udal hilerriko jardin gunean egingo duten Udal beilatokiaren aurreproiektua idazteko izango da. Hala azaldu zuen herenegun Aitor Kerejetak, Hondarri...

Lehenengo fasean eskas ibili ondoren, emakume seniorren taldeak Beasainen hasiko du bigarren fasea. BKLren kontra ariko da bihar, 16:30ean. Gizonen senior taldeak, berriz, hurrengo egunean jokatuko du partida, 11:45ean, Oriokoren kontra, Galtzarabordak...

Karmengo Ama Ikastetxeko kideak gaur jantziko dira kaldereroz. 5. eta 6. mailakoak eraikin zaharretik abiatuko dira hartzarekin batera zartaginak astinduz, eta 12:15ean, eraikin berriaren jolastokian emanaldia egingo dute ikastetxeko beste ikasleen eta...