Organikoa etxean kudeatzen dutenek hobaria jasoko dute
Konposta egiten dutenen hobari bera jasoko dute abereekin edo beste prozesuekin tratatzen dutenek Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetzeko eta doitzeko etengabeko lanean ari dela gogorarazi du udalak. Honela, 2012ko tasa eta zergen...
Konposta egiten dutenen hobari bera jasoko dute abereekin edo beste prozesuekin tratatzen dutenek
Atez ateko bilketa martxan jarri zenetik, zerbitzua hobetzeko eta doitzeko etengabeko lanean ari dela gogorarazi du udalak. Honela, 2012ko tasa eta zergen ordenantzaren arabera, etxean konposta egiten dutenen hobari bera jasotzeko aukera izango dute euren hondakin organikoak etxean kudeatzen dituztenek. Hondakin organikoak abereekin (bizi osoko txerri-jana) edo bestelako prozesuekin kudeatzen dituztenek (simaurretan desegiten dituztenek edota norberak sortutako kaxekin konpostatzen dutenek) hobaria jaso ahal izango dute.
Hondakinen tasan, %20ko hobaria jasoko dute organikoa norbere kabuz kudeatzen duten oiartzuar guztiek. Honela, materia organikoa sortzen den lekuan bertan kudeatzen duten guztiei hobaria ematea da udalaren asmoa. Hondakin organikoak gisa horretan kudeatzen dituzten baserriak identifikatzeko eta, ondorioz, hobaria jaso ahal izateko, Atez Ateko Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute interesdunek.
Bulegoa Mendiburu kaleko 5. zenbakian dago. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara dago irekita, eta 900 49 11 11 da teleono zenbakia (doakoa da).